BIGARREN FASEA

2020ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Ordutegiak eta populazioaren araberako mugak desagertzeak asko arindu ditu baldintzak. Bihar sartuko da indarrean.
Mugimendua
Edozein pertsona edonoiz atera daiteke kalera, umeak barne. Hori bai, norberaren lurraldetik atera gabe.
Adinekoentzako babes garaia: 10:00-12:00 eta 19:00-20:00 artean. Tarte horretan kalean aisia ekintzarik ez egiteko eskatu diete beste adin tarteetakoei. Eskatu, ez debekatu.
Taldekako ekintzak
Hamabost lagun arteko multzoak bil daitezke, senideak izan ala ez. Etxean, lokal pribatuetan eta toki irekietan.
Adinekoak bisitatu al daitezke? Bai, segurtasun neurriak errespetatuz.
Plaza edo parkeetan? Bai.
Ostalaritza eta txokoak
Jatetxeek eta tabernek barneko mahaien erdiak erabil ditzakete EAEn, eta %40 Nafarroan. Terrazek berdin jarraituko dute: %50ean.
Bi metroko distantzia mahaien artean, eta bezeroak ezin dira barrara joan. Bezero guztiek eserita egon behar dute.
Ixteko ordua udalek ezarriko dute.
Elkarte gastronomikoak? EAEn ireki daitezke, ostalaritzaren muga berberekin. Nafarroan, itxita.
Gau giroko negozioak eta dantzalekuak, itxita.
Merkataritza
400 metro koadrotik gorako merkataritza zentroak ireki ahal izango dituzte, edukieraren %40rekin asko jota.
Obrak eraikinetan
Eraberritze lanak egin ahal izango dira eraikin guztietan, baita jendea bizi bada ere.
Kultura eta aisia
Museoak ireki daitezke: EAEn, edukiaren erdiarekin, eta Nafarroan, herenarekin.
Areto itxiak (antzokiak, zinemak...) ireki ahal izango dituzte, edukieraren herenarekin eta asko jota 50 pertsonarekin.
Mendia eta hondartzak
Mendian libre, asko jota hogei pertsonako multzoetan.
Eguzkia har daiteke hondartzan? Bai. Pertsona bakoitzak lau metro koadroko eremua gorde behar du. Itsasertzeko lehen sei metroetan ezin da etzanda edo eserita egon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.