Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Etxegabeen miseriak

2023ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Euskalduna zubi dotorean barna dabilena ohartuko da, ohartu nahi badu, dotorezia gainaldean geratzen dela; azpialdean hiri eder baten miseriak ezkutatzen dituela. Miseria hori agerian geratzen hasten den orduko, berriz, hutsarazten dituzte azpiak, suntsitu kartoizko etxolak, hiriak dotore jarraitu dezan. Zubi bat, plaza bat, arkupeak... Zenbat gune dotore zikintzen dituen gure hirietako errealitateak. Edota zenbat gune dotoretan zuritzen den gure hirietako errealitatea.

Duela hamar urte halako bi dira orain Euskal Herrian kalean bizi direnak. Askotarikoa da taldea: lanik gabe geratu dira; buruko gaixotasunak dituzte, edo gaixotu egin dira kalean geratu direnean, edota indarkeriatik eta gosetik ihesi hartu dute ostatu gero eta gazte eta emakume gehiagok, inork merezi ez duen lekuan. Gobernuz kanpoko erakundeek salatu dute instituzioek benetako baliabideak jarri behar dituztela, tarteka babesleku bat eta jatekoa eskaintzeaz gain. Azken finean, etxegabeei duinki bizitzeko eskubidea bermatzea gizarte honen eginbeharra baita, ahalik eta gutxiena ikus daitezen zokoratu beharrean.

Etxegabeek ere atseden hartzeko eskubidea dutelako, leku seguru bat izatekoa, indarkeriarik gabe, bigarren mailan jartzen dituztenen begiraden jazarpenik gabe, nor direnen pare.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.