Jacques Brel intimoenari buruzko erakusketa ireki dute Bruselan

Eskutitzez, elkarrizketaz, bideoz, abestiz eta bestez osatu dute.Artistarekin «harreman ia fisikoa» eskaintzen du, komisarioaren ustez

Jacques Breli buruzko erakusketako bideo bat. MARINA VALERO / EFE.
Agentziak
Brusela
2015eko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Jacques Brel (1929-1978) Ne me quittepas abesti mitikoaren egileari buruzko erakusketa ireki dute Bruselan (Belgika), haren jaioterrian. Abenduaren 31 arte egongo da zabalik, eta horretan kantariaren eta, besteak beste, aktorearen alde intimoena erakutsiko dute. Bildu dituzte eskutitzak, elkarrizketak, bideoak, abestiak, eta baita haren hurbilekoen lekukotzak ere. Francis de Laveyele Jacques Brel fundazioaren zuzendari eta J'aime les belges (Belgikarrak maite ditut) deitu duten mostrako komisarioaren hitzetan, artistarekiko «harreman ia fisikoa eta emozionala» eskaintzen du erakusketak.

Azkeneko 60 urteotan gordetako dokumentuak, argazkiak eta bideoak bildu ditu France Brelek, kantariaren alabak, eta aitaren omenez eratutako fundazioko kideei utzi dizkie. «Halere, ziur nago haren arimak oroitzapen hauetatik harago nabigatuko duela», adierazi zuen De Laveyelek, herenegun, erakusketaren inaugurazioan.

Familia kontuak izan zituen akuilu Brelek, bere sorkuntza garatzerakoan. «Haren abestietako askok haurtzaroa, haren bizitzako gai nagusia oroitzen dute, hain zuzen. Dena dago haren familiari lotuta, eta Brelek hitzetara eramaten du sentsibilitate hori», adierazi zuen erakusketaren komisarioak. Jatorri flandriarra zuen Brelek, baina nahiago zuen frantsesez hitz egin. Bere ingurukoek diote hori dela-eta ulertugabe bat sentitu zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.