Hilbeltzak nobela beltza izango du aztergai Baztanen

2015eko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
«Nobela beltzak eduki dezake hirigunearekin lotura, hiriguneko kriminalitatearekin, gatazka sozialarekin, gain behera datorren gizartearekin, krisi egoerarekin, eta abar. Baina, aldi berean, ez dut zalantzarik landa eremuarekin eta baztertutako periferiarekin ere lotura duela». Joseba Otondoren hitzak dira. Baztango irakurle taldeko kidea da Otondo, eta, hortaz, baita Euskal Nobela Beltzaren Astearen antolatzaileetako bat ere.

Urtarrilaren 21etik 25era egingo dituzte topaketak, «literatura gozatzeko modu berri» gisara. Mahai inguruak, solasaldiak, liburu aurkezpenak, ibilaldiak eta bertso tramak izango dira, besteak beste. Generoaren euskal adierazpenaren jatorrietara joko dute —Mariano Izeta elizondoarraren lanari begiratu bat emanez—, baita azken argitalpenetara ere. Izan ere, Otondok dioenez, generoa «bizi-bizirik» dagoela erakutsi nahi dute.

Generoa bizirik, baina heriotzarekin lotutako hitz jokoa erabiliz eman diete izena jardunaldiei. Ilbeltza da urtarrila Euskal Herriko hainbat tokitan, eta h bat gehitu diote hitzari Baztango irakurle taldekoek: Hilbeltza. Heriotzak eta krimenak, eta horien azpiko egoerak, presente izango dira Baztanen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.