EUROPAKO BATZORDEAREN BALDINTZAK
Konfinamendua kentzeko prozesuari heldu ahal izateko, hiru baldintza jarri dizkie Europako Batzordeak estatuei.
Kurba, beherantz. Konfinamendua leuntzen hasteko neurriak ezarri aurretik, gaitzaren hedatzeak behera egin behar du nabarmen; gutxienez, bi astez.
Osasun sistema. Gaitzaren agerraldiei aurre egiteko, osasun sistemak «sendo» egon behar du: ZIUen okupazio ratio txikia, ohe eta baliabide nahikoak ospitaleetan...
Jarraipena. Gaitzaren hedapena eta kutsatze katea kontrolatzeko, ezinbestekoa da probak orokortzea.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.