Noiz sortua: 2020-05-30 00:30:00

DARWIN ETA GU

'Mandla' eta Maphotho

Jose Mari Pastor -

2020ko maiatzak 30

Antzinako erregimen arrazistaren oinordeko politikoak izan zitezkeenak ditu aurrez aurre. Eztabaidatu egingo dute, baina inork ez du haren familia erabiliko hura iraintzeko. Hegoafrikako Legebiltzarreko diputatua da Zwelivelile Mandela, Mandla, ANC Afrikako Kongresu Nazionala alderdiko kidea. Nelson Mandela zuen aitona.

Nelson Mandelak sortutako MK (Umkhonto we Sizwe, Nazioaren Lantza) erakunde armatuak bonbak jarri eta herritar zibil errugabeak hil zituen, nahi gabe. Mandelak aurrera begiratu beharra nabarmendu zuen espetxetik irten ostean, baina inoiz ez zen iraganaz damutu. Hala ere, Zwelivelile Mandela, Mandla-ri inork ez dio esan Legebiltzarrean «terrorista baten biloba» denik. Ez dut uste Cayetana Alvarez de Toledok halakorik esango liokeenik. Euskal Herrian hiltzea txarto egon zen matrakarekin dabiltzan abadekiak ere ez lirateke hori egitera ausartuko. Nahiz Mandelak zibilak hiltzea «istripua» izan zela esan zuen, «gerraren prezio altua». «Borroka armatuari ekin izanaren ondorio saihetsezina». Mandelak zibilen heriotzak deitoratu zituen, baina errepresioa bultzatu zutenak hil izana, ez. «Zenbaitetan, suari suaren bidez baizik ezin diozu erantzun», azaldu zuen bere liburu autobiografikoan.

Pablo Iglesiasi «terrorista baten semea» izatea egotzi dio Alvarez de Toledok. FRAP Fronte Iraultzaile Antifaxista eta Abertzalea erakunde armatu espainiarraren mezuak hedatzen zituzten eskuorriak banatzeagatik atxilotu zuten Francisco Javier Iglesias, 1973an. Iglesiasek ez zuen armarik; diktaduraren kontra ari zen, baina horrek berdin dio markesari: terrorista zen. Pablo Iglesias aita defendatzen hasi da, bistan dena. Gizona ez zen terrorista. Eta hortik dator Hegoafrikaren eta Espainiaren arteko diferentzia: han freedom fighter-ek edo askatasunaren aldeko borrokalariek irabazi zuten. Espainian berenari eutsi zioten frankistek. Francisco Javier Iglesias eta harekin batera borrokatu zirenak heroiak izango lirateke Hegoafrikan. Espainian haien senideek nahikoa dute terroristak ez zirela esatearekin, ia-ia lotsatuta. Hiltzea txarto egon zen leloarekin hasten zara eta, azkenean, barra librea: armarik ezin da hartu, ez demokrazian ez diktaduran. Neuk esaten dudalako.

Espainian Franco hil zen, baina frankismoa, ez. Estatuaren aparatuak bere horretan segitu zuen. Bestela ezin uler liteke Guardia Zibilaren inpunitatea tortura kasuetan, esaterako. Presoen egoera ere aipatu behar da. Hegoafrikan eta Ipar Irlandan preso politikoek ez zuten luzaz segitu barruan, armak utzi eta gero. Espainian ez. Espainian gure kontsolamendu bakarra PSOEk gobernatzen segitzea da, presoak Logroñoraino hurbil ditzaten, bozak besteek irabaziz gero, Perejilera bidaliko dituzte eta.

Horregatik, presoak gora eta presoak behera segitzen dugu oraindik. Eta horrek giro politikoa gaiztotzen du. Batzokietan pintaketak egin izana gaitzesteko eskatu dio EAJk EH Bilduri. Ekintza horiekin nolabait bat egiten dutenak uztailaren 12ko hauteskunde mahaietan egon litezkeela ere iradoki du baten batek. Duda egiten dut, Bilboko herriko taberna batean ere pintaketak egin dituztela jakinda. Baina kontu honetan ez dut zalantzarik: sakabanaketa eta urruntzea bultzatu zituzten alderdi nagusien ordezkariak uztailaren 12ko hauteslekuetan egongo dira. Mahai guzti-guztietan.

2019ko uztailaren 21ean ehunka lagun elkartu ziren, estatuburua bertan zela, Hegoafrikako Limpopo probintzian, Polokwane-ko hilerrian, Isaac Lesiba Maphotho-ri azken agurra emateko. Mandelak sortutako erakunde armatuaren komandantea izan zen Maphotho. 88 urteko beteranoa Heroien Akrean ehortzi zuten. Maphotho heroia da Hegoafrikako demokrazian, bere erakundeak abiarazitako borroka armatuak hainbat lagun hil zituen arren. Erregimen felipistan, aldiz, terrorista deitzen diote diktaduran eskupaperak banatzen zituen gizon bati, eta ez da ezer gertatzen. Hiltzea txarto egon zen. Bai, jauna, bai. Eta ez hiltzea ere bai, antza.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

ENDIKA PORTILLO / FOKU ©Lehen arretako profesionalen protesta bat, iaz, Gasteizen.

Hildako bat eta 15 kutsatu gehiago izan dira, datu ofizialen arabera

Ane Eslava

Egoera «kontrolpean» dagoen arren, «zuhurtzia» eskatu du Nekane Murga Jaurlaritzaren Osasun sailburuak. Nafarroan ez da kasu berririk egon. Lehen arretako langileek protesta egin dute Bilbon.

Larrialdi zerbitzuek behin-behineko ospitale bat jarri dute Lleidan. ©Ramon Gabriel / Efe

Kataluniako Gobernuak konfinamendua ezarri die 200.000 herritarri

Berria

Lleidako eskualde batean koronabirusaren zortzi agerraldi detektatu dituzte. Eguerdian jarri dute indarrean.

Osasun langileak lanean, Gurutzetako ospitalean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Auzitegi Nagusiak dio Osakidetzak ez zuela babes baliabide nahikoa

Ainhoa Larretxea Agirre - Irati Urdalleta Lete

Osakidetzak «ontzat» jo du ebazpena, «ez dituelako aintzat hartu sindikatuen eskaera gehienak». ESK sindikatuak jarri zuen salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna