Albistea entzun

'Kristalezko begi bat' liburua izango dute hizpide Bilbo Zaharra Forumen

Meaberen eleberriaren gainean hausnartuko dute. Bertsoak eta hitzaldiak izango dira, Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan

Miren Mujika Telleria -

2023ko martxoak 14

Begi bat galdu zuen nerabezaroan liburu honetako protagonistak; minbiziz hil zitzaion ama; dibortziatuta dago, eta seme bat dauka; eta, egun, enkarguzko lanak idaztetik ateratzen du aurrera bere bizibidea. Minetik ihesi, idazketan hartzen du babes protagonistak, lagunek Landetan utzi dioten etxe batean. Hamar urte dira Miren Agur Meabek Kristalezko begi bat liburua argitaratu zuela (Susa, 2013), eta, hain justu, liburu hori izango dute mintzagai gaurtik ostegunera bitarte Bilbo Zaharra Forumen. 19:00etan izango dira saio guztiak, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Ondorengo sortzaile hauek izango dira bertan: Uxue Alberdi, Ane Labaka, Nerea Ibarzabal, Ibon Egaña, Jule Goikoetxea, Karmele Jaio eta Unai Elorriaga.

Gaurkoan, bertso saio literario baten bidez hausnartuko dute liburuaren gainean Labaka eta Ibarzabal bertsolariek, eta Alberdi arituko da gai emaile. Bertsoak eta hizketaldiak tartekatuko dituzte saioan.

Bihar, berriz, Egañak eta Goikoetxeak hitzaldi bana eskainiko dute. Liburuak idazlea sortzen duenean izenburupean, Egañaren konferentzia izango da bietan aurrena. Goikoetxea abiatuko da haren ondotik, Kristalezko begi bat, kristalezko begirada bi eta protesi kultural ugari izendatu duen hizketaldiarekin.

Irakurketa publikoa

Ostegunean amaituko da egitaraua, Jaioren eta Elorriagaren mintzaldiekin. Jaiok eskainiko du lehendabizikoa, Meaberen kristaletik begira izenburupean. Elorriagak emango du azken hitzaldia: Miren Agur Meaberen begiradak.

Urtero bezala, gainera, beste hiru eguneko solasaldi ziklo baten ondotik, Kristalezko begi bat liburuaren irakurketa publiko jarraitua egingo dute ekainaren 8an, Bilboko Arriaga antzokian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Peru Galbete, Iruñean, Baluarten. ©Jagoba Manterola / Foku

Joxan Artzeren obra interpretatu du Peru Galbetek bere film berrian

Uxue Rey Gorraiz

Bide bazterrean hi eta ni kantari du izena film laburrak. Iruñeko Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean plazaratu dute lehenbiziko aldiz.

Euskadiko Orkestraren entsegua, Varsoviako Filharmonia Narodowa auditoriumean. ©Miren Mujika Telleria

Oihalaren atzeko lan musikala

Miren Mujika Telleria

Egindako lana erakusteko gogoz iritsi da Euskadiko Orkestra Poloniara. Lan hori fintzeko, baina, entsegu orokorra egin dute biraren lehen geltokian: Filharmonia Narodowa auditoriumean. Varsoviako lanak amaituta, hiru emanaldi dituzte aurretik: Wroclawn, Krakovian eta Katowicen.

Jaialdiaren antolatzaileak eta bertan parte hartu behar duten sortzaileetako batzuk, gaur, Bilbon. ©Gutun Zuria

Anjel Lertxundiren eta Adan Kovacsicsen arteko solasaldiarekin hasiko da Gutun Zuria, gaur

Mikel Lizarralde

Larunbatera bitartean, idazleen elkarrizketak, hitzaldi musikatuak, eztabaidak, tailerrak eta liburu aurkezpenak izango dira, besteak beste, Bilbon.

 ©MARKEL ONAINDIA

«Euskara berreskuratzeko asmoz hasi nintzen idazten»

Markel Onaindia

Hogei urte dira Kuban bizi dela, eta han ondu ditu, letraz zein irudiz, orain arte eman dituen zortzi ipuin liburuetako gehienak. 'Francisco de Garayren urrea' du lanik berriena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...