HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Istorio bat'

Absurdotik gutxi, egiazkotik dena

Idazlea eta ilustratzailea: Marianna Copo. Itzultzailea: Fernando Rey. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

2018ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Metaliteratura deitzen zaio literaturaz hausnartzeko egiten den literaturari. Antzerkiaren bidez egin zen ospetsu literatur ekintzaz hausnartzeko bide hau, Luigi Pirandelloren Sei pertsonaia autore bila antzezlanarekin. Gurean baditugu haur literatura barruan egin diren hausnarketa literario gutxi batzuk; adibidez, Yolanda Arrietaren Zazpi pertsonaia istorio bila, eta IƱaki Arranzen Istoriorik gabeko ipuin istorioduna, bi aipatzearren.

Esku artean dugun albuma ere metaliteratura ahaleginen zakuan sartzen da, artez eta moldez. Gutun-azal baten eitea duen liburuaren azalean Godoten esperoan. Bidalketak idatzita dator, tinbre imitatzen duen marrazkian.

Barruan narratzaile orojakilea hasten da hizketan, orrialde zuriaren gainean. Ez du luze iraungo. Pertsonaiak agertzean isildu egiten da, aktoreei ahotsa emanik. Orduan abiatzen da absurdotik gutxi duen hausnarketa, bizitzaren funtsa erakusten diguna: batzuk zoriaren (istorioaren) zain geldik dauden bitartean, beste batzuek jolasean (istorioa) eraiki egiten dute.

Egiazki albuma denez, testua ez da deus, irudien gobernantzan dagoen beste baliabide bat baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.