HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Ez da kaxa bat'

Sinple bezain eraginkor

Idazlea: Antoinette Portis. Ilustratzailea: Antoinette Portis. Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

2017ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Artearekin lotura egiten du izenburuak, Magritteren Ceci n'est pas une pipe margolanarekin (pipa bat erretratatzen duena), eta baita Duchampen Iturria eskulturarekin ere (pixontzi bat jarri zuen izenburu horrekin erakusketa batean), esku artean jarrera probokatzailea eta aldarrikatzailea duen obra bat dugula gogorarazteko.

Liburu karratua da, tapa gogorreko azalekin, tamainaz ertaina (19x23 cm), eta eitez sinplea dirudiena.

Irudietan kartoizko kaxa baten inguruan dabilen untxi bat aurkituko dugu, narratzaileak kaxarekin zertan ari den galdetzen dionean, hura ez dela kaxa bat behin eta berriz esango duena.

Jakina, untxiarentzat jolaserako baliabidea da kaxa: orain kotxe dena, eta gero robota, ilustrazioekin garbi adieraziko zaigun legez.

Hori besterik ez da liburu hau, jostailu konplexu-garesti-sofistikatuek ordezkatu ezin duten irudimenaren aldarrikapena.

Zeharka, helduoi egiten zaigun errieta ere bada, etxea traste zaharrez betetzea gustatzen zaigunoi, bereziki.

Tarteka literaturak gogorarazi behar izaten digu begi-bistakoa dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.