Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Malek, sistemaren biktima

2023ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Kartzelan gertatzen den heriotza oro da larria. Espetxean ez luke inork hil behar, eta hiltzen den preso oro da sistemaren biktima; zalantzarik gabe, administrazioaren ardura da. Zerbaitek huts egiten du preso bat hiltzen den bakoitzean. Eta asteartean Zaballan, 22 urteko gazte bat hil zen: Malek.

Haren senidearen testigantzak hutsegiteen segida luze bat ematen du, eta galdera ugari uzten ditu airean. Bat: 14 urterekin Euskal Herrira gurasorik gabe etorritako gazte bat nola utzi liteke kalean 18 urte bete eta bi egunera, sarerik gabe kale gorrian gelditzen dela jakinda? Bi: Zer espetxe eredu gizarteratzaile da sakelako telefonoa izateagatik bakartze ziegara zigortzen duena? Hiru: Inor harritzen ez den arren, nola da posible gazte batek kartzelan, droga kontsumoari eutsi ez ezik, kontsumo hori areagotzea? Lau: Nola liteke senide bat 40 minutuko bisitan ohartzea gaztea bere buruaz beste egiten saiatu dela, eta kartzelan haren zaintzaz arduratu behar dutenak ez ohartzea? Bost: Zergatik dute hedabideek heriotzari buruzko informazio gehiago senideek baino? Eta sei, zazpi, zortzi... segidak ez du amaierarik.

Tamalez, Maleken kasuan alferrik izango da hutsegiteak konpontzen saiatzea, baina bada nondik hasi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.