Europako bozak: aukera ederra

Eneko Egibar - Albaitaria eta politologoa

2019ko urtarrilak 6

Gaur egun politikari zentzua ematea ez da gauza erraza. Hain azkar eta arin bizi garen gizartean gauzei, ekintzei, pentsamenduei zentzua, koherentzia ematea ezinezko ere badela esango nuke. Zer esan, bizi dugun gizartea bera fribolitatera eta artifizialtasunera bideratuta dagoenean, eguna joan eguna etorri, komunikabideetatik jasotzen ditugun mezuengatik. Eta Euskal Herrian ere, abilak garelakoan nago bide hori lantzen. Hello news moduak zabaltzen, alegia. Aldaketa dakarren edozein pentsamolderen kontrako antidotorik onena horixe baita, betikoarekin jarraitzea eta, jakina, helburu hori lortzeko derrigorrezkoa da gizarteari asko ez pentsaraztea.

Baina norberaren bizitzan aukerak daudenean sumatu, aztertu eta trenera igotzeko atrebentzia ere eduki behar da. Hortaz, politikarentzat eta Euskal Herriarentzat Europako hauteskundeak aukera ederra direlakoan nago. Aukera ederra, bai, Europako hauteskunde horiek zentzu pixka bat eduki dezaten Euskal Herritarrentzat. Orain arteko parte-hartzea ikusiaz bistan baitago zein izan den euskal gizartearen ardura eta sinesmena Europarekiko eta, gehienbat, europar hauteskundeekiko. Marketinez eta diruz estaltzen diren hauteskunde ofizial horiek Euskal Herrian parte-hartzerik handiena eduki duten unean —2005. urtean, Europako konstituzioari buruzko galdeketan—, %40 baino baxuagoa izan zen parte-hartzea. Konparaketa eginez, Lekeitioko herrian Gure Eskuren kontsultak edo Ā«hauteskunde alegalakĀ» eduki zuen emaitza baino baxuagoa.

Momentu honetan, ordea, egoera oso desberdina delakoan nago, bai Europan, bai Katalunian eta baita Euskal Herrian ere; Kataluniaren afera dela eta, egoera oso desberdina baita Euskal Herriarentzat ere. Parte-hartzea Euskal Herriarentzat oso desberdina izango litzatekeelakoan 2019ko hauteskundeak, euskal herritarrok kandidatura bateratuetan garela, Kataluniari babesa eta solidaritatea eskaintzeko erabiliko balira. Eta, aldi berean, herritarren Europa baten aldeko apustu garbia egingo bagenu Euskal Herritik. Zergatik ez? Horrexegatik diot Katalunia aukera dela euskal politikarentzat; aukera paregabea euskal makropolitika koherentziaren eta demokrazia berritzaile baten bidean ipintzeko. Ala oraingoan ere Europako hauteskundeetako parte-hartzeari ez diote hain garrantzitsua iritziko Euskal Herrian hain europazale ditugun euskal politikariek?

Katalunia, Europa mailan, gizarte aurreratuenetarikoa dela ikusten ari gara egunero. Horren ondorioz, Kataluniako gizartea politika ulertzeko modu berri bat eskatzen ari da; kasu honetan, Errepublika berria. Hori, ordea, ez da kasualitatez gertatzen. Izan ere, pertsonei lagundu egin behar zaie pentsatzen, modernizatzen, kritiko eta gogoetatsu izaten. Hori egitearen ala ez egitearen ondorioa da gizartean Votarem eta A por ellos moduko mezuak, hain desberdinak, entzutea. Nire ustetan, Voxen sorrerak eta indarrak ere goiko gogoetarekin zerikusi zuzena du.

Demokrazia ez baita ez legedia, ez transferentzia... Bizitzaren aurrean sinetsi eta ikasi behar den jarrera bat da demokrazia. Demokrazia balio batzuen bidea da. Ez da geldirik dagoen zerbait. Eta 2019ko Europako hauteskundeek, nire ustetan, gogoeta horren isla izan beharko lukete, baita Euskal Herrian ere.

Euskal Herriak —eta Galiziak ere bai— lagundu egin beharko lieke katalanei Europako hauteskundeetan elkarrekin zerrenda bateratuetan joanaz. Lagundu, egiten ari diren herritarren demokraziaren aldarrikapenean, eta, lagundu, era berean, Estaturik gabeko nazioen arazoa Europan behingoz konpontzeko bidean.

2019koak aukera ederra dira, behingoz, Euskal Herrian Europako hauteskunde batzuetan parte-hartzea igotzeko. Helburu hori lortzeko, euskal alderdi abertzaleek bide erraza dutelakoan nago.

Beraz, euskal alderdi abertzaleak katalanekin bat eginik aurkeztu daitezela hauteskundeetara, eta beste kontua, parte-hartzearena, utz dezatela euskal gizartearen solidaritate eta senaren esku. Hau da, geure esku.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburua agerraldi batean. ©Javier Etxezarreta/EFE

Murga: «Hau bigarren olatua da»

Olatz Esteban Ezkati

Azken orduetan nabarmen ugaritu dira kasuak Hego Euskal Herrian: 419 positibo atzeman dituzte, atzo baino 108 gehiago.

Azkaineko (lapurdi) eskolako sartzea, itxialdiaren ondotik. ©Guillaume Fauveau

Bidarteko udalekua itxi dute langile batek positibo eman duela eta

Oihana Teyseyre Koskarat

31 haur izan dira kontaktu zuzenean. Udalekua hetsirik egonen da bi egunez gutxienez.

Aguraingo plaza. ©Aritz Loiola/FOKU

Aguraingo Kokolo eta Donostiako Ramuntxo Berri tabernetan izan direnei proba egitera joateko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Agurainen, uztailaren 29tik abuztuaren 2ra han egon zirenei egin die deia; Donostian, berriz, uztailaren 26tik abuztuaren 3ra egondakoei.

Donibane Lohizunen egin zituzten PCR probak, uztailean. ©Guillaume Fauveau

PCR proben arrakasta Lapurdi kostaldean

Ekaitz Etxamendi

Eskualdeko Osasun Agentziak PCR proba egiteko guneak ezarri ditu Lapurdi kostaldeko zonbait hiritan. Egitasmoak uda osoan iraunen du, ilara luzeak sortu baitira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna