Albistea entzun

KRITIKA. Musika

Intentsitatean eroso

Arkaitz Mendoza -

2019ko maiatzak 26

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Robert Treviño. Biolontxeloa: Pablo Ferrandez. Egitaraua: A. Dvoraken Biolontxelorako Kontzertua eta E. Elgarren 2. Sinfonia. Lekua: Donostiako Kursaal auditoriuma. Eguna: Maiatzak 24.

Intentsitate handiko bi orduko egitaraua erronka handia izan da Euskadiko Orkestrarentzat, egitarau bakoitzari dagozkion entsegu kopuruak kontuan edukita. Horrexegatik, alderdi positibo ugari sumatzeaz gain, esperientziarekin eta heldutasunarekin aurrera ateratzen diren musika pasarte dezente ere interpretatu zituen. Robert Treviño zuzendariak izaera handiko bakarlari gazte bat zuen alboan: Pablo Ferrandez biolontxeloa. Haren instrumentua zoragarri loreztatu zen pasarte lasai eta goxoetan, baina obra hasierako sarrera burrunbatsuan eta partituraren unerik arranditsuenetan motz entzun zen. Orkestrarekin jorratzen ari zen elkarrizketetan ez ziren maila berean aritu biak, orkestra ozenegi baitzegoen Ferrandezen esatekoetan eta hori ez baitzen oso mesedegarria izan soinu orekarako. Klarinetearen soinu irekiak, flautaren afinazio arazoren batek —nahiz eta amaierako akordean eskaini zigun azken nota zoragarria izan— eta haize metal sendiaren indar handiegiko parte hartzeak ez zuten entzutea guztiz biribildu, baina baikortasunez begiratuz, aukera polita izan genuen gaur egun den eta etorkizunean biolontxelo jotzaile handia izango den musikari peto hori entzuteko.

Atsedenaldian indarrak berreskuratu ondoren, Edward Elgarrek Ingalaterrako errege izandako Eduardo VII.ari eskaini zion bigarren Sinfonia proposatu zigun orkestrak. Orkestrazio aldetik oso mamitsua, milaka ñabardura ia ordubeteko iraupena duen obra handi horretan. Eta, esan bezala, pintzelkada asko albo batean geratu ziren, dena ezin da bere gain hartu eta interpretazio egoki batetik ez ziren pasa orkestrako kideak. Denboraldia luzea eta intentsoa izan da, eta edozein ekintza fisikotan ohikoak izaten diren nekeak sumatzen dira jada musikari batzuengan, batez ere haize egurrean. Treviñok bide onetik zuzendu zuen orkestra, magia handirik gabe, normaltasuneko ikuspegia finkatzeko desioan, eta oinarriak ondo iltzatu zituen alde horretatik. Nota luzeekin zer egin airean geratu arren, esaldi bakoitzaren amaierak sentikor itxi zituen, emanaldi dotore bat koroatu arte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Maialen Lujanbiok idatzi du liburuko testua, eta Arrate Rodriguezek ondu ditu ilustrazioak. Irudian, bi egileak, atzo, Donostian. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Istorio bat zurezko kutxa batean

Miren Mujika Telleria

'Traste arrunten barruan zuk zer ikusten duzu?' album ilustratua argitaratu dute Maialen Lujanbiok eta Arrate Rodriguezek, Pamiela argitaletxeko Bagara sailean. Albumak Rosa Valverde artistaren lana ezagutaraztea du xede
Alena Baeva biolinista. ©ANDREJ GRILC

Beethovenen 'Bosgarren sinfonia' interpretatuko du Euskadiko Orkestrak

Erredakzioa

Dinis Sousak aurrenekoz zuzenduko du orkestra denboraldiko bosgarren programan. Hilaren 3tik 9ra izango dira kontzertuak
Joxean Fernandez, Maria Pilar Rodriguez, Isabel Herguera, Izaskun Arandia eta Bingen Zupiria, liburuaren aurkezpenean. ©Jagoba Manterola / Foku

'Euskal emakume zinemagileak' liburua plazaratu dute

Andoni Imaz

Euskal Herriko zinemagintzan «funtsezkoak» izan diren emakumezko zuzendariak ditu ardatz, eta Euskadiko Filmategiak eman du argitara. Maria Pilar Rodriguez ikertzaileak koordinatu du artikulu sorta.

Larunbatean hasiko da <em>Bizirik</em> lanaren aurkezpen bira, Donostiako Dabadaba aretoan. ©BENGO

Nork bere burua barkatu artean

Uxue Rey Gorraiz

Aitor Bengoetxea 'Bengo' musikariak lehenengo lan luzea eman du: 'Bizirik'. Zortzi kantu bildu ditu; hiru kolaborazio tartean. Larunbatean hasiko du kontzertu bira, Donostian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.