Artolazabal: «Sekretuen Legearekin etorriko da zinezko aurrerapena»

maddi ane txoperena iribarren
2021eko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika sailburuak begi onez ikusi du Espainiako Ministroen Kontseiluak atzo onartutako legea, baina haratago joateko eskatu dio Espainiako Gobernuari: «Memoria Historikorako Legearen aldaketak ongi etorriak dira, baina zinezko aurrerapena Sekretuen Legearen erreformarekin etorriko da». Halaxe adierazi zuen atzo Euskarabenturaren hirugarren aldia aurkezteko Aulestin (Bizkaia) egindako adierazpenetan.

Sailburuak nabarmendu duenez, «Euskadin lan handia» dago jada eginda memoria historikoaren arloan, baina ez da gauza bera gertatzen ondoko lurraldean: «Espainiako Estatuan oraindik bide handia dago egiteko»; tartean, aipaturiko Sekretu Ofizialen Legea aldatzea da «egiteke» dauden «ikasgaietako» bat.

EH Bildurentzat, «motz»

EH Bilduren ustez ere, «motz» gelditu da Espainiako Gobernuak landutako lege testua, eta Bel Pozueta diputatuak jakinarazi du hobetzeko emendakinak eginen dizkiotela Kongresuan, elkarte memorialistek eta Amnesty Internationalek eginiko eskaerak aintzat hartuta, «anbizio handiagoa» izan dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.