Albistea entzun

KRITIKA. Antzerkia

Dario Fo berpizteko modukoa

Barsanti konpainiaren <em>Akabo</em> antzezlanaren irudi bat.
Barsanti konpainiaren Akabo antzezlanaren irudi bat. BARSANTI KONPAINIA Tamaina handiagoan ikusi

Arantzazu Fernandez Iglesias -

2022ko uztailak 26

'Akabo'

Konpainia: Barsanti. Zuzendaritza: Pako Revueltas. Antzezleak: Aritza Rodriguez, Juanjo Otero, Pako Revueltas. Eszenografia: Barsanti eta Mama Crea. Jantziak: Enriqueta Vega. Lekua: Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Okendo plaza. Eguna: uztailak 22.

Antzerkia kalean doan gozatzeko parada eskaini ohi digute hainbat udalek, udan gauden aitzakian. Ikusleok nolabaiteko arinkeriarekin identifikatzen ditugu bai urtaroa bai aire zabaleko emanaldi udatiarrak, baina uste dut hori ez dela beti zuzena. Horra, esaterako, Barsanti Konpainiak Lasarte-Orian antzeztu duen Akabo lan tragikomikoa, zeinaren bidez suizidioari buruzko emanaldi ausarta eta konprometitua bezain dibertigarria eskaini duten.

Estatistiketara jo dut lerro hauek idatzi baino lehen. Adibide bat baino ez dut hona ekarriko: Eustat-en arabera, 2021. urtean 184 lagunek beren buruaz beste egin zuten Euskadin. Aitzitik, datuek osasun mentala zeinen hauskorra den argi eta garbi mahaigaineratzen diguten arren, tabuak hortxe jarraitzen du, salbu eta Barsantikoentzat.

Plazara hurbildu garenean, musikak jo bezain pronto, umez bete dira aulki guztiak eta zorua. Hamelingo txirulariaren efektuagatik edo, erne-erne egon dira, alde egin gabe, eta, antza, gaia zela eta, helduon deserosotasun gazi-gozoa partekatu gabe. Umeen antzerki gosearen parean, guraso askoren axolagabekeria ala informazio falta?

Kultura teknikaria azaldu zaigu magia ikuskizuna hastear dela iragarriz. Handik gutxira, langile bat agertu da, plazako banderak kendu behar dituztela esanez. Eztabaida horretan, lan hierarkiak, klase sozialak eta norberaren zorrak —emozionalak zein ekonomikoak— azaleratuko dizkigute bi protagonistek.

Aipamen berezia merezi duen beste pertsonaia bat ere badago, beharginaren kontzientzia xuxurlaria dena, hots, protagonistaren pentsaera intrusiboak gorpuzten dizkion barne mintzoa. Pertsonaia gaizto horren presentzia artegagarria suertatu zaigu bai edukiagatik bai beste protagonistekiko adierazten duen eta bete-betean asmatzen duen antzezpen estiloaren kontrasteagatik. Pertsonaien araberako clowaren munduko aurpegierak zein imintzio naturalistak nahasteak efektu eraginkorra du Barsantikoak barrearen bila abiatzen direnean. Eta, gure izuak pizteko garaian, are efektu handiagoa du atrezzo gisara erabili duten jasogailu hidraulikodun kamionetak. Bertako plataforma guztiz igota zegoela aritu baitira Otero eta Rodriguez, trapezisten antzera, goi-goitik gure beldurrak astintzen.

Emanalditik ikusleen partaidetza eskatzen duten bi une azpimarratuko nituzke: bata, langileak salto egiteko publikoaren adorea eskatzen duenekoa; eta, bestea, kontzientziaren pertsonaiak letra esanguratsua duen pieza musikala abesten duenekoa.

Akabo-k egitura teatral fina du, eratutako kontakizunaren zatiak eta geruzak primeran josten dituena, erritmo onekoa. Hiru aktoreak oso ondo daude, eta onik atera dira Lasarte-Oriakoa bezalako plazatik. Nola lortu du Barsantik suizidioaren gaia seriotasunez eta, aldi berean, umorez jorratzea? Dario Fo etortzen zait akordura, eta aulkien artean irudikatzen dut, umeekin batera eserita, patxadaz bizitzaz gozatzen. Antzerkia antidoto bat dela azaltzen ari zaie.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Miren Billelabeitiaren aurkezpena, Elkar liburu dendan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gazteen inguruko aurreiritzien aurka

Olatz Silva Rodrigo

Miren Billelabeitiak 'Norberak maite duena' saiakera kaleratu du, Pamiela argitaletxearekin. Urteetan gazte eta ikasleekin liburuen inguruan izandako solasaldietan oinarritu du liburua
Robert Treviñok zuzenduko du orkestra. ©JUAN HERRERO / EFE

EOk 'Lorratz' estreinatuko du, Elkanori buruzko proiektuko azken obra

Mikel Lizarralde

Zuriñe F. Gerenabarrenarena da lana, eta Euskadiko Orkestraren denboraldiko laugarren kontzertu programaren barruan joko dute
Plateruena: berriz zabalduko ditu ateak

Durangoko Plateruena kafe antzokiak berriz irekiko ditu ateak

Iñigo Astiz - Paulo Ostolaza

Udalarena izango da, baina kudeaketa publiko eta komunitarioa izango du; kultur mahai batek gidatuko du. Gune berriak hiru erpin izango dituela azaldu dute: euskara, kultura eta sorkuntza.

Harkaitz Cano idazlea, bere poema liburu berria esku artean duela, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Harkaitz Canok ‘Pozaren erdia’ poema liburua plazaratu du

Ainhoa Sarasola

Susarekin eman du lana argitara. 64 soneto bildu ditu idazleak, eta aitortu du «adiktiboa» egin zaiola hamalaudunaren egituran barneratzea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.