Mobilizaziorako beste ziklo baterako elkarlana eskaini du Aranburuk

Iker Aranburu.
2021eko azaroaren 26a
00:00
Entzun
ELAren eta LABen arteko harremanak onenean ez izan arren,beren arteko elkarlana aldarrikatu zuen Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak, gonbidatu gisa ELAren batzarrean emandako hitzaldian. Bateragarri ikusten dituen bi arlotan eskaini zuen LABen laguntza: lan erreformaren aurkako borrokan, eta burujabetzaren aldekoan.

«Garai atipikoaz» hitz egin zuen Lakuntzak astearteko hitzaldian, eta hala dela berretsi zuen Aranburuk, «langileon lan eta bizi baldintzetan eragina izango duten erabakiak hartzen ari direlako». Madrilen gertatzen dena ahaztu gabe, «bi hankak Euskal Herrian ongi sustraituak izango dituen aktibazio garai berri bat»aldarrikatu zuen, eta horretan ELA lagun nahi du. «Gustatuko litzaiguke elkarrekin izatea, guk bide hau ELArekin batera egin nahi dugu. ELArekin eta CIG edota Intersindikala moduko estaturik gabeko nazioetako beste sindikatu subiranista guztiekin».

«Bide subiranista elikatuko duen mobilizazio ziklo berri bat» abian jartzeko ordua dela uste du LABek. «Ez dago bizitza duinik, ez dago euskal feminismorik, ez dago euskal sozialismorik, estatu egiturak izan gabe. Euskal Errepublika sozialista, feminista eta euskalduna da gure apustua. Langileon lan eta bizi baldintzak hobetu nahi ditugu, Euskal Errepublika dugu ortzi mugan, eta bidea eraldaketa sozialerako burujabetza prozesua da.

Carrilen mezua

Aranbururen ondoren mintzatu zen Paulo Carril CIG Galiziako sindikatu abertzaleko burua. Txalo asko jaso zituen Espainiako alderdi politikoak eta sindikatu nagusiak kritikatu zituenean. Elkarrizketa sozial «zentralista eta estatalizatzailea» eta «ezkerretik zein eskuinetik datorren espainolizazioa» salatu zituen. «Haientzat, Espainia bakar bat da, eta horrela nahi gaituzte eduki; hortaz, soilik mobilizazioak apurtuko ditu kate horiek».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.