JUANBA BERASATEGIK ESANDAKOAK

2017ko apirilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Guk garbi genuen euskaraz izan behar zuela, baina baten batek Unamunoren filosofiatik prentsaren bidez bidali zigun mezua, euskarak zinerako balio ez zuela eta erdaraz izan behar zuela esanez. Gaur egun, inork ez du galdetzen zergatik egiten dugun zinea euskaraz». (Bilbo Hiria, 2016-12-2)

Ikus-entzunezkoen eta zinemaren konpetentzien trasferentzia lortzea eskatu beharko luke Jaurlaritzak». (BERRIA, 2016-4-27)

Animazioa lotuta dago haurrentzako eskaintzarekin erabat, baina bezero multzo txikia da hori. Euskal ikusleekin bakarrik ezin da dirua errekuperatu eta beste hizkuntzetara itzultzera behartuta zaude. Hala ere, nire kezka da azpiegitura nahikoa dugun kanpoan saltzeko». (BERRIA, 2013-9-25)

Segituan konturatu nintzen ekonomikoki ez zela posible helduentzako animazio filmak egitea. Beraz, derrigor jo nuen umeentzako produktuak egitera. (BERRIA, 2013-9-25)

Euskal Herrian aurrekontu txikiarekin eta ahalegin handiarekin proiektu duinak egiten ditugu. Eta duintasun hori lortzen du pertsonez osatutako taldeak, gogoak, ilusioak; hori balore bat da Euskal Herrian». (Argia, 2013-9-18)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.