martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Tematuta Gonzalezekin

2023ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Filmetan edo telebistako dokumentaletan espetxe gogorretako irudiak ikusten ditugunean, ez dugu ahalegin handia egin behar Pablo Gonzalez kazetaria irudi horietan txertatzeko. Zakur amorratuak hezurrari heltzen dion bezala dauka harrapatuta Poloniako Gobernuak Gonzalez, berme judizialak eta oinarrizko eskubideak zanpatuta.

RSF Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak salatu du muturreko segurtasun neurriak ezartzen dizkiotela, eta une oro dauzkala jarrita eskuburdinak. Atzo, atxiloketaren urteurrenarekin batera, jakin genuen beste hiru hilabetez segituko duela Gonzalezek espetxeratuta. Amnesty International erakundeak ere gogor salatu du kazetariaren egoera.

Poloniako Gobernua kazetari independenteei beldurra sartzeko ari da erabiltzen Gonzalezen aurkako jarrera gogorra, mezu argia bidaliz, hau da, Errusiaren espioi izateaz akusatuko dituela.

Historiak erakutsi digunez, presioa da Gonzalez askatzeko tresnarik eraginkorrena. Kazetarien presioa, gizarte erakundeen presioa, eta herri erakundeena. Zer egin garrantzitsua dauka presioaren arlo horretan Espainiako Gobernuak, ofizialki Gonzalez Espainiakoherritarra delako. Epel ibili da urte honetan Espainiako diplomazia, Poloniako Gobernuari egin ziezaiokeen baino presio arinagoa eginda.

Ez al gaude Europako Batasunean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.