Albistea entzun

Kataluniako hauteskundeak. Vicent Sanchis TV3ko zuzendaria

«Bi posizioak saiatuko dira elkar higatzen, ea nor lehenago nekatu»

IGOR SUSAETA Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta, Berriemaile berezia -

2017ko abenduak 24 - Sant Joan Despi

Ostiral goizean kalean zihoala, gizonezko batek«kabroia!» esan zion Vicent Sanchis (Benifayo, Herrialdeko Katalanak, 1961) Kataluniako telebista publikoko zuzendariari. «Izan ere, estatuko jendeari sinetsarazi nahi izan zaio TV3k umeak doktrinatzen dituela. Ez dago hori baino gauza okerragorik». Bozen ondorena aztertu du BERRIArentzat. «Imajinatzen dut Katalunian gobernua ez osatu zain dagoela Madril, berriro bozetara deitzeko».

Gobernua osatzen badu, zein izango da bloke independentistak emango duen hurrengo pausoa? Kanpainan, behintzat, aurreko bide orriari eutsiko diotela esan izan du Carles Puigdemontek...

Ez dut uste hala izango denik... Espainiako instituzioek azken hilabeteetan nola erreakzionatu duten ikusita, uste dut hausnarketa bat egingo dutela independentistek, horretara behartuta daudela. Eta hor dator beste galdera bat: zer egin dezake CUPek? Izan ere, ezinbestekoa da gehiengoa lortzeko. Tira, inbestidura saioa, agian, erraza izango da, baina ez da erraza izango gobernu egonkor bat sortzea. Iruditzen zait beste aliatu parlamentario batzuk bilatu ditzaketela ERCk eta JPC Junts Per Catalunyak. Abilezia politiko handia beharko da nolabaiteko gobernu egonkor bat sortzeko.

Azken hilabeteotan gertaturikoak kontuan hartuta, prozesua bide antzu batean sar daiteke?

Ez nuke esango bide antzu batean sar daitekeenik, luze batean baizik. Honek ez du konponbiderik epe motzera. Bide luze horretan, bi posizioak ahaleginduko dira elkar higatzen, ea nor nekatzen den lehenago.

Independentzia 18 hilabetean gauzatzeko estrategia aurkeztu zuenean, prozesuak luze jo zezakeela aurreikusten al zuen Generalitateak?

Nik uste dut bazekitela luze joko zuela. Esango nuke, gainera, ez direla zintzoak behin eta berriz publikoki adierazten dutenean ez zutela espero Espainiako instituzioek hala erreakzionatzea. Edo ez dira zintzoak, edo norbaitek modu oso estrainioan aztertzen du errealitatea.

Modu inozoan?

Edo modu inozoan akaso, bai. Baina Madrildik esaten den arren aukera politiko batzuek gizartea abduzitu dutela, nik uste dut gizartea lehenago aldatu zela. Momentu jakin batean aldatu zen, eta jo zuen muturrerago, gehiago exijitzen hasi zen. Convergencia, ERC eta CUP aurrean jarri ziren; batzuk besteak baino aurrerago. Convergencia aurrean jarri da orain arte, Generalitateko presidentea berea izan delako. Momentu jakin batean iritsi ziren pentsatzera jarraitzea arriskutsuegia eta arriskatuegia zela. Erabaki zen, esaterako, 155.ari ez eustea barrikadetan. Uste dut kontziente direla egoera ez dela haiek nahiko luketena, eta erreakzio bat sorraraz dezakeela horrek. Baina aurrean daude, eta ezinezkoa zaie jendea frenatzea, nahiz eta Espainiako prentsa guztiak hori nahi duen.

Jendeari ezin diote helarazi orain arte zabaldutako mezuaren kontrakoa.

Ez, bestela jendeak beste batzuk aukeratuko dituelako. Bozak berriro egitea eskatzen zuten, herenegun, Espainiako aditu batzuek. Bada irabazi nahi duen norbait, eta irabazi arte ez da geratuko. Espainiako instituzioek argi dute haiek dutela estatuaren indarra, eta pentsatzen dute: 'Tira, nekatuko zarete. Kito. Eta bitartean, adi gerta dakizuekenari'.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Irango emakumeen aldeko protesta bat, Istanbulen (Turkia), larunbatean. ©ERDEM SAHIN / EFE

Iranek ez dio lagunduko NBEri protestetako errepresioa ikertzen

Maddi Iztueta Olano

NBEk misio bat sortu du Mahsa Aminiren aldeko mobilizazioetako errepresioa ikertzeko. Protestetan 300 lagunetik gora hil dituzte
Mauna Loa sumendia ©@USGSVolcanoes

Hawaiiko Mauna Loa piztu da, munduko sumendi aktiborik handiena

Julen Otaegi Leonet

Duela ia 40 urte piztu zen azkenekoz. Oraingoz, sumendiak ez ditu «mehatxatu» inguruko herriak.

Gerald Darmanin Frantziak Barne eta Itsasoz Haraindiko ministroa —irudiaren erdian—, gaur, Noumean, bilkura batean ©@GDarmanin

Darmaninek «elkarrizketei berriz ekitea» jarri du helburutzat Kaledonia Berrian

Ander Perez Zala

Urtebetean baino gehiagoan lehen aldiz, independentistek baiezkoa eman diote negoziazioetan parte hartzeari.

Zero COVID neurrien aurkako manifestariak, bart, Pekinen. ©MARK R. CRISTINO / EFE

Milaka lagun kalera irten dira Txinan, Zero COVID politiken aurkako protestetan

Paulo Ostolaza

Herrialdeko hiri nagusietan izan dira protestak, tartean, Pekin hiriburuan. Urumqi hiriko sute batean hamar lagun hil izanak leherrarazi ditu manifestazioak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.