Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Madrilgoekin konpondu aurretik

2018ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Gobernuak eta Kataluniakoak 2011n egin zuten azkenbilera. Egun hartako eztabaida nagusia Prat aireportuaren ingurukoa izan zen, Kataluniako administrazioaren eskumenen harira. Eztabaida hura oso urruneko geratu da, Katalunian zazpi urtean gauzak asko aldatu diren seinale, hain justu Mariano Rajoyren aro aztoragarriak iraun duen bitartean.

Espainiako gobernua aldatzearekin batera berreskuratu dute bi aldeek hitz egitera esertzeko formatua, eta egongo dira aurrerantzean saio gehiago, baina, mintzalagun izateaz harago, konpondu beharrekoen gai zerrenda oso luzea da;korapiloak izugarriak, eta, horretarako, independentista katalanek argi izan beharko dute bide orri zehatz eta batez ere adostua. Gaur-gaurkoz ika-miketan sartuak dira. Azkena ikuskizun bilakatu zuten JxCk eta ERCk, diputatuen kargugabetzeak zirela-eta traizioa eta gezurrak leporatuz batak besteari. Udan ariketa egin beharko dute bidean batera joateko; izan ere, Diada, urriaren 1eko erreferendumaren urteurrena eta independentisten kontrako urri-azaroetako epaiketak tentsioa handituko dute bi aldeen artean, eta litekeena da Madrilen kontraesanak ez izatea nahikoa jarrera bateratua indartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.