HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Paulatxo'

Herio aurki etorriko da

Idazlea: Hainbat egile. Ilustratzailea: Annick Masson. Itzultzailea: Miren Agur Meabe. Argitaletxea: Ttartalo.

2020ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Izenburu luzeko (Paulatxo: bizitzaren amaiera haur eta nagusiei kontatua) album honen gaia aski ezaguna da haur literaturan. Batek baino gehiagok pentsatuko genuen berriz ere kontu berarekin ari zitzaizkigula, heriotza hitza saihesteko esaldia eta guzti. Gainera denok dugu hain kontu delikatua besteek baino hobekiago agertzen duela iruditzen zaigun libururen bat.

Aitortu behar da, ordea, Paulatxo beste zerbaitez ari dela, orain arte gutxitan ikusi den zerbaitez: hil hurren dauden pertsonekin egoteaz. Istorioak kontatzen digu halako trantzea bizi duen komunitate batek nola jokatzen duen —portaera ereduak—, eta emozioen deskribapenak egiten ditu, narratzailea haur bat izanik. Ilustrazioek laguntzen dute giro leuna sortzen, marrazketan, koloreztatzean eta gag ongi-neurtu batzuekin.

Aipatzekoa da ilustrazioek albumaren ohiko orrialdeko irudiaren eredua apurtu eta komikiaren sekuentziazioa erakusten dutela, formatu honen bertute narratiboez baliatzeko.

Nabari da talde lana dela, denboraz, emaitza borobiltzeko asmoarekin egina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.