Indarkeria matxista ukatuz pankartak atera ditu kuadrilla batek

Erredakzioa
Gasteiz
2019ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Gasteizen sexu erasoen aurkako mezuak zabaltzen eta mobilizazioak antolatzen ari ziren aldi berean, blusa kuadrilla batek indarkeria matxista ukatzeko pankartak atera zituen atzo arratseko kalejiran. Mozkorraldi kuadrillako kideek Biolentzia jarrera kontua da, ez genero kontua idatzi zuten haietako batean, eta Salaketa faltsuak = Tratu txarrak = Zigor bera, beste batean. Feministek berehala erantzun zioten ekintza horri, «gora borroka feminista!» oihuekin atzetik jarraituta.

Mozkorraldi kuadrilla aurten sortu dute berriz, eta Blusa eta Nesken Federazioan sartu da. 2016an sortu zuten federazio hori kuadrilla batzuek, Blusa eta Nesken Batzordeak isun bat jarri zielako. Sexu eraso baten harira gertatu zen liskar hura ere: elkarretaratze bat egiteko, kalejira bertan behera uztea erabaki zuen batzordeak egun batean, baina kuadrilla batzuek ez zuten erabakia errespetatu. Batzordeak isuna jarri zienean, kuadrilla batzuk atera, eta federazioa sortu zuten. Harrezkero bitan banatuta daude blusak eta neskak. Mozkorraldi kuadrillakoak, ordea, bakarrik gelditu dira. Federazioak adierazi du atzoko ekintza «oso larria» izan dela, eta kaleratu egin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.