Noiz sortua: 2020-05-21 00:30:00

Koronabirusa

Aeronautikan lehen kolpe handia: Rolls Roycek 9.000 langile botako ditu

Hegazkinetarako motor egilearen iragarpenak eragina izan dezake Euskal Herrian ere, ITP Aero filialak 2.000 behargin baititu Bizkaian
Rolls Royceren ikur bat, Londresen.
Rolls Royceren ikur bat, Londresen. ANDY RAIN / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2020ko maiatzak 21

Aireportu hutsek, hotel itxiek eta etxean geratutako turistek inoizko krisirik okerrenean murgildu dute aeronautika. Hegazkin faltan ziren lehen, eta sobran dituzte orain; horren seinale da gehien-gehienak aireportuan aparkatuta daudela. Aeronautika elikatzen duen katea hautsi da, eta errealitate berrira egokitzen ari dira sektoreko enpresak. Guraizeen bidea aukeratu du Europako hegazkinetako motorren egile nagusiak, Rolls Roycek. Derbyn (Ingalaterra) egoitza duen enpresak iragarri du 9.000 langile kaleratuko dituela hurrengo hilabeteetan. Taldeak 52.000 langile ditu, horietatik 2.000 inguru Bizkaian, ITP Aero filialean.

Kaleratze gehienak Erresuma Batuan gertatuko direla iradoki du Warren East Rolls Royceko buruzagiak, han baititu lantegi gehienak, eta langileen bi heren. Baina azaldu du oraindik ezin dela zehaztapenetan sartu. «Ez da guk sortutako krisia [...], baina aurre egin beharko diogu. Hegazkin konpainietako bezeroek eta industria bazkideek egokitu behar dute, eta guk ere bai. Zuretzat lanposturik ez dagoela entzutea izugarria da, eta bereziki gogorra oso harro gaudenean Rolls Roycen lan egiteaz. Baina erabaki zailak hartu behar ditugu gure enpresak ezohiko garai hau gaindi dezan. Ongi egin behar dugu, ordea, eta horrek esan nahi sindikatuekin hitz egin behar dugula kaltea txikitzeko alternatibak bilatzeko, kaltetutako guztiekin hitz egiteko, eta geure jendea duintasunez eta errespetuz tratatu».

Rolls Roycek 1.500 milioi euro aurreztu nahi ditu urtero eskarien txikitzeari aurre egiteko, eta 800 milioi inguru etorriko dira kaleratzeen bitartez. Fabrika batzuk ixtea ere posible da. Eastek esan duenez, ez dute espero 2019ko aire trafikoa berreskuratzea beste hiru edo bost urtez, eta kalkulatu dute ekoizpena heren bat txikituko dutela. Ondorioz, hegazkin zibiletan aritzen direnen artean izango dira kaleratze gehien.

ITP Aero ere aipatu du Eastek: «Egoerari aurre egiteko neurriak garatzen, negoziatzen eta exekutatzen ari dira». Euskal adarreko zuzendaritzak eta UGT, CCOO eta ELA sindikatuek aldi baterako enplegu erregulazio bat hitzartu zuten Zamudioko lantokiko (Bizkaia) 1.200 langileentzat.Maiatzaren 1etik irailaren 30era gehienez 25 lanegun gutxiago egingo dituzte langileek.

ITP, 1989. urtetik

1989. urtean sortu zuten ITP Aero, besteak beste Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako Gobernuaren eta Sener ingeniaritza enpresaren babesarekin. Eurofighter Typhoon gerra hegazkinaren motorra garatzeko nazioarteko programa baten harira sortu zuten. 2016az geroztik, Rolls Royce du akziodun bakar; iaz Indra talde espainiarra negoziatzen aritu zen parte hartze bat erosteko, baina negoziazioek ez zuten fruiturik eman. Zamudion du egoitza ITPk, eta lantegiak ditu Barakaldon, Sestaon eta Derion. Azken hori iazko udazkenean ireki zuten. ITPk beste mila langile ditu Espainian, Erresuma Batuan, AEBetan, Mexikon eta Maltan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bost pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, hamabi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.287 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Iñigo Urkullu eta Nekane Murga, goizeko bileran. ©/ Irekia

Ekainaren 8an hirugarren fasera igarotzeko eskatuko du bihar Jaurlaritzak

Jon O. Urain

Nafarroako Gobernuak «oso balorazio positiboa» egin du erkidegoek konfinamendua leuntzeko hirugarren fasea kudeatzeko aukeraz.

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta horren truke Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek. Jaurlaritzak bihar eskatuko du ekainaren 8an hirugarren fasean sartzea.

 ©BERRIA

Kulturgintza: eutsi ala hautsi

Iñigo Astiz

Koronabirusaren hedapenak ziurgabetasun handia eragin du aurrez ere prekaritateak gogor jotako sektore batean: kulturgintzan. Sorkuntza ere krisi honi aurre egiteko moduan dagoen jakiteko, lau sortzaile elkarteren zuzendaritzako kideak bildu ditu BERRIAk: Eneritz Artetxe (Ehaze), Garbiñe Ubeda (Euskal Idazleen Elkartea), Aitor Bengoetxea (Musika Bulegoa) eta Igor Elortza (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna