EGUZKI EPELEAN

Erabakiak

Saioa Alkaiza Guallar -

2019ko abuztuak 30

Ez dakit erabakiak hartzen. Zalantzatiegia naiz, erroetarainoko duda-pertsona. Aukera bat hartuta, galduko nituzkeen denak datozkit gogora, alegiazko bizitzen islak, balizko nere beste ni-en bizipenak, eta, orduan, zalantza, are handiagoa: eta utzitako horiek hautatutakoa baino hobea badira? Kapitalismoa aukeren efizientziaraino sartu zait: produktiboak behar dute erabakiek. «Duda dida doan dado bat da» zioen Maialen Lujanbiok Ornitorrinkus lanean: «Baina duda dado bada, duda bide bedi; duda da bide bi»; eta gero: «Atrebitu: ate bi ditu. Bi ate beti bi ote beti? Bi ate, bete ote». Bada, nik beldurrez begiratzen diet ate horiei, telebistako lehiaketa zaharkituetako irabazle aspirazioko galtzaileak nola: sentsazioa daukat A hartu, eta beti B izango dela zuzena, eta, une horretan, gentleman itxura eman nahi duen Colgate irribarredun aurkezle zuria azaldu, eta zurikeriaz esango didala: «Pena, ate okerra hartu duzu, baina hauxe da zure kontsolazio-saria!». Eta kontsolazio-saria nik hartutako erabakiz beteriko kutxa da: nire egungo bizia. Horra, amesgaiztoa, gaizki kalkulatu izana bizi erabakiak, edo Berri Txarrakek liokeen eran: «Kalkulatu al duzu aukerak dakarren galera horren neurria?/ Ta inoiz eman ote duzu urrats ergelen bat ondorioak doitu gabe?».

«Ez-dakit jendea» terminoarekin bataiatu gintuen Kattalin Minerrek Nola heldu naiz ni honaino liburuan. «Zer egin nahi duzu?» galdetuta, «Ez dakit» erantzuten duen jende klase hori, «Zer hartuko duzu?» esanda, «Berdin dit» dioena. Jende tipo hori. Badakizue. Dena dela, estrategiak garatu ditut egunerokotasunaren dudei aurre egiteko: tabernan, ia beti gauza bera eskatzen dut; izozki dendan nirekin dagoenak hartzen duen zapore bera eskatzen dut, inbidiarik ez pasatzeko; filmak hautatzeko, Interneteko puntuazioari egiten diot kasu.

«Noraezean ibili ondoren erabaki zuen amore ematea» idatzi zuen Lander Garrok Kontrarioa-n. Batzuetan, jasangarriak izango zaizkidan egoera horien aldeko amore emate txikiak dira erabakiak: koherentzia ideologikoari egindako traiziotxoak; koherentzia bezain eraikiak diren erraiei emandako lizentzia. Alegia, saiatzen naizela hautuak erabakitik izan dezan harakiritik baino gehiago. Bitartean, Pako Aristiren Erabakia olerkiak utzitako tatuajea daramat azaleko zalantzan, tatuatuak daramatzat erabakiak eta erabakien ezbaiak: «Erabaki bat/ eta hiru umeren aita/ inoiz maiteko ez duzun pisuan. […] Erabaki bat/ eta Himalaian hilotz,/izotzaren irribarre basatia/ zure aurpegi zurian. […] Erabaki bat/ eta beste ez-erabaki baten/ higadurak erreko dizkizu erraiak».

Batzuetan, dena dela, alferrik da erabakitzea, eta kitto, eta horrela uzten dut, gauzak gertatu egiten baitira; adibidez, zutabeetan nire buruari buruz hitz egingo ez nuela erabaki nuen, baina hemen nago.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Azken zenbaketan 33 positibo atzeman dituzte, 11 Bilbon

Azken zenbaketan 33 positibo atzeman dituzte, 11 Bilbon

Arantxa Iraola

Adierazi dute ez dagoela motiborik esateko  Bizkaiko hiriburuan gaitzaren oldarraldi bat dagoenik, baina ikertzen ari dira

Bi langile Donostian desinfekzio lanak egiten. ©Jagoba Manterola, Foku

Donostiako Etxadi kiroldegia itxi egin dute, langile batek positibo eman baitu

Berria

Donostia Kirola Eusko Jaurlaritzako Osasun sailarekin ari da hartu beharreko neurriak zehazten. 

Jedea Donostiako kaleetan maskarak jantzita ©Juan Carlos Ruiz / FOKU

Eudelek maskaren erabilera indartzeko eskatu du

Aloña Beraza Peña

Eudelek udalei eskatu die maskara erabiltzeko mezua indartzeko. Euskadiko Udalen Elkarteak alkateei jakinarazpen bat bidali die. Normaltasun berrian maskararen erabilera nahitaezkoa da leku itxietan, eta baita segurtasun distantzia mantentzen ez den egoeretan ere, baina gainerakoetan maskara erabiltzea aholkatzen da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna