HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Sasi artean Elgeta'

Emon hori soinuori

Idazlea: Koldo Izagirre. Ilustratzailea: Dani Fano. Koloreztatzailea: Garluk. Argitaletxea: Ikastolen Elkartea eta Euskal Herriko Trikitixa Elkartea.

2022ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Azal gogorreko liburu luzanga da (28x20 cm), 48 orrialde dituena. Publikazio hau osatu baino lehen Xabiroi komiki aldizkarian atalka argitaratu zuten 2019ko ekainetik 2021eko ekainera bitarte.

Bertan aurkituko duguna biografia bat da, Jazinto Rivas Sanz Elgeta trikitilariarena, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak sustatuta.

Komikia irakurtzean erraz antzematen da dokumentazio lanean oinarritutako gidoia dela, hainbat arrazoi tarteko, baina, batik bat, une eta pasarte historikoak kontakizunaren atal-pauso bihurtzen dituelako, eta, era berean, kontakizunaren pauso direlako Elgetaren bizitzako hainbat anekdota. Azken hauek egi eta sorkari proportzio aldakorrean dira, hori baita fikziora ekarritako biografia baten lehengaia. Oro har hutsarte askotxo dituen gidoia iruditu zait, irakurleak nekez bete dezakeena aldez aurretik Elgetaren berri izan gabe. Bizitza mamitsuegia orrialde hain gutxitan agertzeko.

Ilustrazio lana ere kontu handiz egina dago, gidoiari lagungarri zaizkion informazio askoren emaile da, eta Graluken koloreztatzea balio gehigarri eskertzekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.