Donostiako 68. Zinemaldia. Irudia
EZAE saria jaso dute 'La trinchera infinita' lanagatik
EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkartearen VI. saria jaso zuten atzo Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak argazkian, ezkerretik eskuinera, La trinchera infinita filmagatik. Sari banaketa ekitaldia zinema aretoak aldarrikatzeko baliatu zuten Moriartikoek, Goenagaren ahotik:«Sortzaile eta ikusle gisa, uste dugu zinema aretoak direla zinemaren esperientziaz % 100ean gozatzeko lekua». Zinemaldiko Jose Luis Rebordinosek, Aitziber Atorrasagasti Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak eta EZAEko koordinatzaile Koro Odriozolak bat egin zuten aldarriarekin.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu