Albistea entzun

Dantza erakustaldia

Bederatzi artistak euren sorkuntza koreografikoak erakutsiko dituzte, ostiraletik igandera, Donostian, Dantzan Bilaka programaren barruan
Atzo aurkeztu zuten egitasmoa Tabakaleran, Donostian.
Atzo aurkeztu zuten egitasmoa Tabakaleran, Donostian. TABAKALERA Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2019ko urriak 1 - Donostia

Dantzan Bilaka programa 2007. urtean sortu zuten Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak bultzatuta eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, eta Euskal Herriko koreografia jarduna sustatzeko asmoarekin. Orduz geroztik, berrituz joan da programa, baina eutsi egin dio bere helburu nagusiei: dantzarako esparru bat irekitzea, esperientziak alderatzea eta sorkuntza lan koreografikoen prozesuak partekatzea. Aste honetan, ostiralean hasi eta igandera arte egingo da Dantza Bilakaren 13. ekitaldia, Donostiako Tabakaleran.

Aurten, bederatzi izango dira beren koreografia sorkuntzako lanak erakutsiko dituztenak: Andres Alarcon (Materia —Capítulo 1—), Koldo Arostegi (Bobo), Ana Capilla (Hodei), Tonatiuh Diaz (Encuentros), Aiala Etxegarai (Imperfectas), Lorea Ibarrondo (Onda expansiva de un beso), Angela Millano (Tommy Cash), Sara Paniagua (Nektar) eta Almudena Perez (Room). Dantzan Bilakaren jarduerak urte osokoak izaten dira, eta azken jardunaldi horiekin amaitzen dira, parte hartzaileen aurkezpenekin.

Bestalde, koreografia lanez gain, hainbat lantegi ere egingo dituzte egunotan. Hala, Carolina Mendonçak Sorkuntza koreografikoko laborategia emango du, eta Thiago Granatok beste tailer bat emango du topaketan: Coreoversaciones.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

KANTATUKO DIREN HITZAK SORTZEA

KANTATUKO DIREN HITZAK SORTZEA

Aitor Biain

Musikari askok bilakatzen dituzte kantu beste sortzaile batzuek idatzitako hitzak. Enkarguz egin ohi dituzte gehienetan, doinua eta gaia aurrez emanda, baina baita aurretik idatzitako testuak erabilita ere. Entzulearentzat sarri ezezaguna izan ohi den langintza da, ordea, kanta idazlearena.

Camen Martin Gaite idazlea, 1995. urtean. ©BERRIA

Solas betea

Joannes Jauregi

XX. mendeko idazle nagusietako bat izan zen Carmen Martin Gaite espainiar letretan. Pentsamendua muturreraino atzeman nahi izan zuen, eta ahozkotasuna ere idatzira ekarri.

Irati Jimenez idazleak iaz plazaratu zuen <em>Begiak zabalduko zaizkizue</em> saiakera. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Los Angeleseko bere etxean grabatu du disko berria Sharon van Ettenek. ©TORBEN CHRISTENSEN / EFE

Trauma baten aringarri

Mikel Lizarralde

Pandemia bete-betean eta hark eraginda sortu ditu Sharon van Etten kantari estatubatuarrak 'We've Been Going About This All Wrong' bere seigarren diskoko hamar kantuak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.