Donostiako 67. Zinemaldia. KRITIKA. Sail Ofiziala

Indarraren landa

Mikel Zumeta.
2019ko irailaren 22a
00:00
Entzun

'Mano de obra'



Zuzendaria: David Zonana. Aktoreak: Luis Alberti, Hugo Mendoza, Jonathan Sanchez. Herrialdea: Mexiko. Iraupena:82 minutu.

Gaur egun, zorionez, esparru pertsonala, intimoa, politikoa ere badela aitortzera iritsi gara dagoeneko. Gutako bakoitzaren bizitzaren gertaerak eta nolakotasunak politikarekin guztiz lotuta daudela ulertzen hasiak gara, eta eskerrak. Lan esparrua esfera pribatuaren eta publikoaren erdibidean aurkituko genuke, lanean gaudenean ez baikaude etxean, gertukoenekin, baina lanean igarotzen dugun denbora ere ez da nolanahikoa.

Lanak gizabanakoak duin egiten gaituela diote; hala izango da, baldin eta duintasuna neurtzeko biderik bada. David Zozanak paradoxa interesgarria pantailaratu du bere azken lanean. Bitxia da: nola da posible errazagoa izatea beste norbaitentzat lan egitea, aginduak jarraitzea, lan indarra, esfortzua, denbora, beste norbaiti ematea, nork bere buruari baino?

Filmak Franciscoren istorioa aurkeztuko digu, eraikuntzan lan egiten duen langile txiroaren istorioa; istorio epikoa, monomitoa. Bertan gizarte garaikidea eta klase gatazka erakutsiko zaizkigu, eta greziar tragedia baten berrikuspenean egongo bagina bezala, zuzendariak ibilbide garratza igaroaraziko digu, zeinetan gakoak eta galderak ez diren faltako. Nola liteke boterea eta klasea horren lotuak egotea? Nola liteke zapaltzen gaituzten eredu berberak birsortzen tematuak, kondenatuak, madarikatuak egotea? Zer da duintasuna? Bizitza baten balioa zenbatekoa da? Nola egin aurrera, egiturek infernuzko arkitekto batek eraikiak balira bezala estutzen gaituztenean, labirintoan?

Halakoxea irudikatuko zaigu bizitza filmean, amaitzeke dagoen luxuzko etxean, txirotasunaren norgehiagokan, larritasunak itsasontzia hondoratzea pizten duenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.