2,8 gradu berotuko da Lurra gasen isuria apaltzen ez bada

2022ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Berotegi efektua duten gasen isuria apaltzen ez bada, Lurraren tenperatura 2,8 gradu igoko da mende amaierarako, NBIP Nazio Batuen Ingurumen Programak atzo argitaratu zuen txosten baten arabera. «Klima larrialdiaren aurka martxan jartzen ari diren politikak indartzea da alternatiba», NBIPren arabera.

«Txosten honek adierazten du natura uholdeekin, ekaitzekin eta suteekin esaten ari zaiguna: geure atmosfera berotegi efektuko gasez betetzeari utzi behar diogu, eta azkar egin behar dugu hori», eskatu du, komunikatu baten bidez, Inger Andersen NBIPko zuzendari exekutiboak.

Glasgown (Eskozia) iaz egindako COP26 goi bileran hartu zituzten konpromisoek izan duten bidea «desegokia» izan da, txostenaren arabera.

Azaroaren 6tik 17ra egingo dute COP27 Nazio Batuen Erakundearen klima larrialdiari buruzko goi bilera, Egipton, eta, hain zuzen, hura hasi baino lehen argitaratu nahi izan du NBIPk txostena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.