KRITIKA. Musika

Boteretsua

2016ko abenduaren 6a
00:00
Entzun

BOS

Zuzendaria: Erik Nielsen. Bakarlaria: Renaud Capuçon. Lekua: Euskalduna jauregia, Bilbo. Eguna: Abenduak 1.

Atseginez, oso, hartu zuten musikazaleek BOSen denboraldikobosgarren kontzertua. Erik Nielsen zuzendariak erakutsi zuen, berriro , Brahmsenganako daukan maisutasuna eta Renaud Capuçon biolinistak bere abilezia instrumentuarekin.

Benetan mokadu handiarekin hasi zen BOS Brahmsen 3.sinfonia jotzen hasi zenean, eta beldur ginen sarrerako orkestraren zalantzek eragingo zutela geroago. Baina zorionez, musikariek eta zuzendariaren jarrerak arin uxatu zituzten zalantzak. Erritmo desberdinen kontrajartzearen atzetik, asko gustatu zitzaigun zuzendariak egin zuen Andante-aren irakurketa aberatsa, egurrezkoen nagusitasunarekin giro lasaia, pastorala, lortuz bigarren mugimenduan. Baina beharbada, Poco Allegretto mugimendua da munduan zabalduena izan den doinua eta hor erakutsi zuen orkestrak bere betiko maila, lehenengo biolin taldearen bitartez eta gero tronparen bakar saioarekin. Biolin baten edo bestearen desafinatze laburra kenduta, laugarren mugimenduan (Allegro alla breve) musikariek biribildu egin zuten joaldi konplexuena. Izan ere, bertan azaltzen dira sinfonia osoaren tentsio dramatikoak harmoniaren eta gai desberdinen nahasketatik eratorriak.

Bernd Alois Zinnermann alemaniar musikaria apenas ezaguna da gure artean. Baina kontuan hartzeko XX. mendeko konpositorea da. Sinfonia mugimendu bakarrean bere nortasun bikoitzaren isla da: humanista kristauaren eta hedonista grinatsuaren artean kulunkatzen dena. Orkestrak ondo birsortu zuen lanak eskatzen duen atmosfera bortitza batetik eta sentsuala bestetik, lengoaia expresionistaren bitartez erritmo eta tinbre aberatsenartean. Eskertzen da zuzendariaren aukeraketa eta orkestrak egin duen lanketa.

Johannes Brahmsn Kontzertua biolin eta orkestrarako Re Maiorrean, jo ezinezkotzat zeukaten garaiko jotzaileek. Gaur berriz, instrumentuan eginiko berrikuntzen eraginez, eta musikariek duten prestaketarekin ohiko dute. Baina, egun ere, kontzertu hau ondo jotzeak,eskarmentu, sentsibilitate eta teknika handiko jotzailea eskatzen du. Halako dohainak erakutsi ditu Renaud Capuçon bakarlariak.Guarneri luthierrak XVIII. mendean egin zuen arrabita erabili zuen joaldi itzela egiteko: instrumentuari atera zizkion agudoek kristalezkoak ziruditen. Beraz, bakarlariaksoinu lerdena, afinazio orbangabea, fraseo , vibrato, arpegio eta eskala biribilak prestissimoetan zabaldu zituen, hari bikoitz eta hirukoitzetan maisu kadentzietan... Capuçonek lirismo eta musikaltasunarekin liluratu zituen entzuleak eta txalo zaparradarekin eskertu zioten azkenean. Orkestrak Nielsen zuzendari onaren eskuetan oso ondo partekatu zuen kontzertu honek duen protagonismo bikoitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.