Pottokak eta kutxatilak matematiketarako

2018ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Hezkuntza Museoan aitortzen dute, bereziki, metodoa berritzailea zerabilela matematikak irakasteko: aintzat hartzeko modukoa. Kutxatxo batzuk gordeak dituzte —kutxatilak ziren Zipitriaren ikasgelan—, kanikekin —horiek pottoka ere deitzen zituzten—, eta horiek erabiltzen zituen matematikako kontzeptuak irakasteko. «Ez dugu ikusi beste inon ere horrelakorik. Ekarpen bat da. Horren berri izan dugu bere jarraitzaile batek kontatutakoaren bidez», azaldu du Hezkuntza Museoko zuzendari Pauli Davilak. Sistema eraginkorra dela adierazi du. «Matematika oso modu bisualean irakasten zuen». Hain justu, hainbat ikastetxetan —Zipitriak beste hainbat andereñorekin sortu zuen Orixe ikastolan, behintzat, bai— sistema hori erabiltzen jarraitu dute gero ere matematikak irakasteko. Kanika mota ezberdinak izaten zituen: buztinezkoak eta kristalezkoak, eta hainbat neurritakoak. Itxuraren arabera, balio ezberdina ematen zieten; batekoak, hamarrekoak, ehunekoak... Era horretan, kutxatilak kanikekin bete ahala, «trukaketak» egiten hasteko era egiten zuten neska-mutilek. Kantu bat ere bazuten horretarako: «Dendan andre Joxepa, trukatzen kanikak-eta...». Gogoan dute ikasle askok, baita andereñoek ere. Sistema hura erabiltzen ikasi zuten andereñoen arabera, «irudi bidez» irakasteko hautu hori eginda, errazagoa zen ikasleentzat ikasketa prozesua: ikusi egiten zutelako. Gero pasatzen ziren zenbakietara. Pauli: «Niretzat, sistema ona da». Nabarmentzekoa: hain zuzen ere, ikusgai jarriko dituzte aurki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.