Nafarroako Orkestrak Teresa Catalanen obra bat estreinatuko du urrian

Emilio Arrietaren 'San Franco de Sena' zarzuela taularatuko da, 1883tik berriz egin gabea. Maurice Ravelen bost obra interpretatuko dituzte

Gorka Arrese.
2021eko ekainaren 11
00:00
Entzun
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak urritik datorren urteko maiatzera arte Iruñeko Baluarten izango duen egitaraua jakinarazi du. Hamabi kontzertuko abonamenduaren barnean bi efemeride nabarmendu ditu: Emilio Arrietaren (Gares, Nafarroa, 1821-1894) jaiotzaren bigarren mendeurrena eta Teresa Catalan (Iruñea, 1951) konpositorearen 70. urtebetetzea.

Baluarte Fundazioak obra bat konposatzeko enkargua egin zion Teresa Catalan musikagileari. El canto de Atenea (Atenearen kantua) du izenburua, eta urriaren 7an estreinatuko da, 19:30ean. Kontzertuaren bigarren zatian Dmitri Xostakovitxen bosgarren sinfonia joko dute.

Urriaren 28an, Brahmsen Biolin Kontzertua, op. 77 eta Edward Elgarren Enigma bariazioak interpretatuko dituzte, Clara Jumi Kang biolin jotzailearekin.

Maurice Ravel eta Igor Stravinski adiskideen obren txanda izango da azaroaren 11n. Ravelen bi obra entzungo dira: Couperinen hilobia eta 1931n konposatutako piano kontzertua, Rosa Torres Pardo pianistarekin. Eta ondoren, Stravinskiren Suzko xoria famatua eskainiko dute.

Abenduaren 30ean omenaldia egingo zaio Emilio Arrieta musikariari. Haren azken obra eszenikoa berreskuratuko dute, San Franco de Sena zarzuela, 1883an Madrilen estreinatu zena, eta harrezkero berriz egin gabea.

Datorren urtean

Urtarrilaren 13ko emanaldian Eduardo Soutullo (Vigo, Galizia, 1968) musikariaren Alen lan berria joko dute; eta, segidan, Weberren obra bat eta Beethovenen bat. Otsailaren 17an: Xavier Montsalvatge eta Brahms. Martxoaren 17an: Txaikovski eta Bartok. Martxoaren 24an: Ravel eta Berlioz. Apirilaren 7an: Sibelius, Kilar, Kodaly eta Ligeti. Apirilaren 28an: Emiliana Zubeldia eta Brahms. Maiatzaren 5ean: Ravel, Debussy, Faure eta Roussel. Maiatzaren 26an: Taneiev eta Txaikovski.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.