Albistea entzun

KRITIKA. Antzerkia

Ispilu artean, zaldia

<em>Zaldi urdina</em> obrako aktore taldea, entsegu batean.
Zaldi urdina obrako aktore taldea, entsegu batean. AINHOA RESANO Tamaina handiagoan ikusi

Agus Perez -

2019ko urriak 15

'Zaldi urdina'

Konpainiak: Artedrama, Axut! eta Dejabu. Testua: Unai Iturriaga, Igor Elortza. Zuzendaritza: Ximun Fuchs. Zuzendari laguntzailea: Ainara Gurrutxaga. Koreografia: Philippe Ducou. Musika: Asier Ituarte. Argiak eta eszenografia: Josep Duhau, Aitz Amilibia. Antzezleak: Miren Alcala, Edurne Azkarate, Olatz Beobide, Manex Fuchs, Ander Lipus, Urko Redondo, Oier Zuñiga. Lekua: Luhusoko Harri Xuri aretoa. Eguna: Urriak 11.

Luhusoko Harri Xuri aretoa leporaino beteta egon da Zaldi urdina-ren estreinaldirako, eta emanaldia hasi aurretik ikustekoa zen Euskal Herri osoko zenbat lekutatik zetorren jendea. Hasi da euskal teatroaren denboraldia, indartsu hasi ere, euskara hutsez aritzen diren hiru konpainiaren elkarketa emankorraren ondorioz.

Honezkero mitiko bihurtu den Errautsak harekin hasi zenak eta gero Hamlet eta Francoren bilobari gutuna-rekin jarraitu zuenak aurrera egin du hurrengo pauso batekin, Hego Euskal Herrian hain aztarna iluna utzi zuen heroinaren kontua aztertuz eta haren sustrai eta adarretan arakatuz. Orain zaldi urdina deitu diote, harrezkeroztik droga sintetiko asko sortu direlako eta, dirudienez, aspaldiko zaldia berriz ere dabilelako dantzan.

Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren testuan kontu asko azaleratzen dira droga haren harira, eta kontu horiek gizarte-ehunaren hainbat sektore jotzen dituzte, bizitza errealean gertatu bezala: gazteak, haien sendiak, droga-banaketan aritzen zirenak, herri bakoitzeko Polizia, Guardia Zibila... Haien artean, Amets gazte idealista eta bere nebaren lagun drogazalea izango dira lehen lerroko protagonistak. Ispiluen artean ibiliko dira, labirinto batean bezala, beraiek baino handiagoak diren helduen iragana eta boteretsuen interes lohiak saihestu nahian.

Hortaz, ispiluak eta haien deribatu hurbilak —beira hutsak, sare metalikoak, panel argiztatuak...— izan dira nagusi Ximun Fuchsen planteamendu eszenikoan. Elementu soil haiekin eratu dira argumentuak eskatutako giro guztiak —gurasoen etxea, dantzalekua, polizia-etxea, espetxeko ziega...—, eta dinamismo handiz igaro gara egoera batetik bestera. Zazpi antzezleek, berriz, beren rol nagusiei eutsi diete behar izan diren une guztietan, baina bitartean koru moduan funtzionatu dute, dantzalekuko gazteak izan zein herri hartako belaunaldi desagertuaren irudi estatikoak izan. Horrek, jakina, koordinazio itzela eskatu du haien artean, baina aldi berean, nolabaiteko gristasuna edo distira falta ekarri du jantzietan, pertsonaia batetik bestera bat-bateko jauziak egin ahal izateko.

Aurrekoetan bezala, oso foku gutxi erabili dira argien diseinu dramatikoan, eta haiekin batera eredugarria izan da ispilu zatiekin egindako eszena, thriller onenen itxura eman duena. Bestetik, sinbolismo handikoa izan da pertsonaia batzuk txotxongiloak balira bezala maneiatuak izatea, haien atzean beste aktore bat zebilela haien burua eta besoak mugiaraziz. Aurkikuntza eszeniko handia, zinez. Ezin dugu aipatu gabe utzi aguazilaren pertsonaiaren dentsitatea —Ander Lipus—, eta pozteko modukoa da Olatz Beobide bezalako figura eszeniko bat antzeztalde honetan integratu izana. Azkenik, deskubrimendu handi bi egin ditugu estreinaldi honetan: Edurne Azkarate Ametsen rolean eta Oier Zuñiga bere nebaren lagunarenean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Julen Apella Santamaria idazlea (erdian), Imanol Larrinagaren margolana eskuetan, alboan Arantza Urkia eta Felipe Juaristi dituela, Donostian. ©Idoia Zabaleta / Foku

Julen Apellak irabazi du Donostia Kultura poesia lehiaketako seigarren saria

Ainhoa Sarasola

Postal bat desertuan lanagatik jaso du aitortza. Balea Zuriak maiatz aldera argitaratuko du liburua.

Manuel Asin, Rebeca Esnaola eta Teresa Morales de Alava; Ikuspuntu Jaialdiko zuzendari artistikoa, Nafarroako Kultur kontseilaria eta Ikuspuntu jaialdiko zuzendaria, hurrenez hurren. ©Iñigo Uriz, FOKU

100 film inguru emanen dituzte Ikuspuntu jaialdian, astelehenetik

Uxue Rey Gorraiz

Sail Ofizialean hemezortzi lan lehiatuko dira; Peru Galbeteren Bide bazterrean ni eta hi kantari tartean. Peter Nestler dokumentalgileari eskainiko diote festibaleko atzera begirakoetako bat.

Khontaira taldearen <em>Elurzuriren hiru heriotzak</em> obraren une bat. ©LORALDIA

Sagarrari hozkada, berriro ere

Olatz Enzunza Mallona

Khontaira taldeak 'Elurzuriren hiru heriotzak' lana aurkeztuko du gaur arratsaldean, Bilboko Azkuna zentroan. Musika, antzerkia eta dantza uztartuko ditu, eta 'lorazainei' espresuki eskainiko diete

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.