martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Espainiako Gorenaren mendekua

2023ko otsailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kataluniako Gobernuak —ez ordea gobernu osoak— Espainiakoarekin batera antolatu zuen negoziazio mahaiak hanka bat galdu du atzo Auzitegi Gorenak Oriol Junquerasi eta beste zigortuei inhabilitazioa ez arintzeko hartu zuen erabakiarekin.

Delako mahai horretan, bi gobernuek Zigor Kodea aldatzea adostu zuten: besteak beste, sedizio delitua zigor txikiagoa daukan desordena publiko larrien delituarekin ordezkatzea eta, horren ondorioz, inhabilitazio zigorrak jaistea.

Akordio politiko horrek, baina, Gorenaren nihil obstat juridikoa behar zuen, alegia, buruzagi independentziazaleei oso zigor gogorrak jarri zizkien Marchenaren aretoaren langa gainditu behar zuen. Areto horrek ez du huts egin, eta denek espero zutena egin du: Espainiako Gobernuak zigortuei emandako indultuaren mendekua hartu du. Jakina zen, hala esanda zeukatelako indultuari buruz iritzi prezeptiboa eman zutenean, indultuaren oso aurkakoak zirela. Min egin zien indultuak, haien burua gutxietsia ikusi zutelako. Zain zeuden, eta ez dute huts egin.

ERCrentzat, Zigor Kodearen aldaketaren ondorioetako bat izango zen Oriol Junqueras berriro hautagai izatea; Pere Aragones baino hautagai hobea izanda, Salvador Illa sozialistari irabazteko aukera bakarretakoa zelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.