Noiz sortua: 2018-09-16 00:30:00

BI AHOTSETARA

'Alter ego'-ak. Aurreiritziak

Gorka Erostarbe Leunda -

2018ko irailak 16
Uztailaren hasieran, lanetik etxerako bidean. Autoan. Gozategiren G Puntoa sartu du CD irakurgailuan. Bere burua abangoardistatzat duen alter ego-a aztoratu egin da. Etxera iristerako bospasei aldiz entzun du Aita fandangoa. Oroitu egin da aitaz, haurtzaroko doinuez. Oroitu ez, hezur-haragitan sentitu du bi eskusoinuen botoietatik ateratako minorreko melodia, baita botoien beren zapaltzea ere. Alter ego berrizalea hunkituta, are, malkotan; belarriak jaitsita atera da autotik. Pozik.

Uztailaren hirugarren astean, Tolosako plazan. Bere buruari pop-rockaz aspertuta dagoela sinetsarazi nahi dion alter ego-ari aldakak mugitzen hasi zaikio ia oharkabean Don Inorrezen musikarekin, eta kantuan hasi da, boz gora. Topa egin du ezagutu ez arren han zeuden guztiekin, Bloody Mary bat, Bloody Mary bi... Bakea gurekin izan bedi!

Mukuru betetako jendarteak, musika ekitaldi masiboak, gorroto dituela uste duen alter ego-ak, bederatzi urteko neskatoaren ekimenez itsaso barean sartuta entzun ditu Ruben Bladesen doinu beroak, Jazzaldian. Elkarri helduta dantza egin dute, elkarri ura botaz. Musika paisaiarekin urtu da. Musika badago baina ez dago. Da. Arrastiri udatiarra musika da. Musika arrastiri udatiar da. Pedro Navaja. La vida te da sorpresas, sorpresas te la vida: ai ai...

Borroka betean sartu dira Dabadabara alter ego heterodoxoa eta alter ego pureta. «Hor moderno-ustekoak baina ez dituk egongo, benetako herri musika estimatu ez, eta berniz psikodelikoa emanda, modernitatearen lehen lerroan kokatu uste direnak», bigarrenak lehenari. «Isildu hadi dinosauro alaena, benetako esentzien dastatzaile eta jakitun bakan haizela pentsatuko duk, baina hemen haiz gaur ere!». Meridian Brothers kolonbiarren cumbia berriztua dantzatzen bukatu dute bi sorbaldek, eta haien gainean paratuta bi alter-ego marmartiek.

Iraila. Sorbalden gainean aspaldi erantzitako jaka jarri du; musikaz idazteko zerbait baduela uste duen alter-ego-aren jaka. Aurreiritziz josita. Bloody Mary bat, Bloody Mary bi...

Albiste gehiago

Apirilaren 2an eguneratua, 13:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.022 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 555 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.459 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

EHUko ateak, Gasteizen, itxita. / ©Raul Bogajo, Foku

Baxoko azterketarik ez dute egingo

Berria

Jaurlaritzak ez du baztertzen unibertsitatetan aurrez aurreko klaseei ekitea berriro, nahiz eta Espainiako Unibertsitate ministroak nahiago duen ikasleak ez itzultzea ikasgeletera. Eusko Jaurlaritzak «autonomia» defendatu du. NUPek ere ez du erabakirik hartu oraindik.

Herri Urrats, iaz. ©GuiIlaume Fauveau

Bertan behera utzi dituzte Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz

Oihana Teyseyre Koskarat

Udaberrian egitekoak ziren ikastolen aldeko jaiak ez dira egingo, baina beste garai batean egitea aztertzen ari dira.

 ©Google

Euskal Herriko konfinamenduaren erretratua egin du Googlek

Edu Lartzanguren

Sakelako telefonoen kokapena aztertuta, larrialdi egoerak euskal herritarrak nola itxi dituen oso modu grafikoan ikusten da Googleren datuetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna