Osasunak ezin hobeto ekin dio sasoiari, Cadizen 0-2 irabazita

Adrian Lopez, David Gil gainditzen, lehen gola sartzeko. OSASUNA.
Julen Etxeberria.
2020ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Denboraldi berri bati ekin dio Osasunak, baina aurrekoaren sentipen berberak ditu, eta oso onak dira. Duela urtebete egin bezala, irabazi egin du sasoiko lehen partida, eta orduan egin bezala, etxetik kanpo egin du: 0-2 irabazi zuen atzo Cadizen (Espainia).

Jagoba Arrasatek entrenatutako taldeak partida serioa jokatu zuen atzo, eta merezita eskuratu zituen hiru puntuak. Hamar minutu eskas behar izan zituen garaipena bideratzen hasteko. Cadizek baloi bat galdu zuen zelai erdian, Oierrek jaso zuen, pase neurtua eman zion Adriani, eta hark bikain bukatu zuen jokaldia.

Minutu asko falta ziren, eta Cadiz saiatu zen berdintzen. Baina hortxe azaldu zen Sergio Herrera. Eta etxekoak gehien estutzen ari zirenean sartu zuen bigarren gola Osasunak, Ruben Garciak, 79. minutuan, area barruan modu ikusgarrian errematatuta. Kito partida. Garaipena gorritxoentzat, Chimy Avilari eskainia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.