Albistea entzun

Urmuga. IRITZIA

Ibili

Itxaro Borda - Idazlea

2021eko uztailak 29

Iratin dabiltza, egun hauetan, Urmugako mendizaleak. Ia egunero irakurtzen ditugu Felipe Uriarteren kronikak, taldeko partaideak bagina bezala. Idatziaren indarra. Idatziaren deia. Idatziaren seinale ozena, hitzen bidez, bideen hitzez. Idazteko lekurik ederrena da mendia. Ibiltzean, halatan, pazientzia edo egonkortasuna onartzen ikasten da, astirotasunarena, eztitasunarena. Bizitza normalera itzultzen garenean baliagarriak suertatzen ahal zaizkigun premiazko tasunak.

Badirudi urratsaren neurriak kontakizuna zurkaizten duela Larrun, Iparla edo Okabe aldera lehiatzen naizelarik. Horiek dira nik maite ditudan tontorrak.

Roland Barthes filosofoak esaten zuen haurtzaroa geografia bat dela. Oragarreko gailurrak ehun eta hogei metrotara hupatzen dira. Txikitatik lehiatu gara, bereziki ardien gibeletik, lasterka, hatsanka, txakur Labrita ahotsez haiatuz. Kusien baserrietara joateko ere, patar latzak genituen gainditzeko, berdin igandeetan mezara azaltzeko. Udan, idorrak ziren xendrak eta errautsa altxatzen zuen haizeak; neguan aldiz, lohiz astuntzen zitzaizkigun zapatak. Bazter batean utzi eta garbiak janzten genituen. Ordutik dugu, unatu arren, maldak korrika batean igotzeko jaidura xoxoa.

Eta, noizbait, Okabeko harrespilen baten erdian pentsakor aurkitzen gara. Hor omen ditugu arbasoak, artzain soilak. Eternitateaz gozatzeko toki ederrak maite zituzten. Ardi, zaldi eta behi gorri artean. Orhi, halaber, ageri da, bere elurrezko txapelarekin, erran zahar askoren zurkaitz. Kapetari izena ematen dion Okabe ibaia, gainera, ur mugan dago. Eta Benito Lertxundiren abestiak basoilarrak Iratiko basoan kantatzen duela xuxurlatzen digu.

Goratasun apur batek ez digu gaizkirik eginen...

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Objektuek emozioak sortu behar dituzte»

Ane Insausti Barandiaran

Diseinatzaile freelancea da Sanchez, eta diseinatzen dituen objektuek «ilusioa» sortzea izaten du helburu. Uste du zerbait jasangarria izan dadin iraun egin behar duela eta konpontzeko modukoa izan behar duela.
Egitasmoaren parte hartzailetako batzuk. ©MUNDUKO ARROZAK

Mundua batzen duen elikagaia

Amaia Jimenez Larrea

Arroza elikagai unibertsala da. Herrialde askotan garrantzi handia du, bai sukaldaritzan eta baita kulturan ere. Horretaz baliatuta, larunbatean Munduko Arrozak egitasmoa egingo dute Bilbon
EITBk Frantziako Tourrean egingo duen jarraipenaren berri emateko, aurkezpena egin zuten atzo Bilbon. ©EITB

EITBko 200 langile arituko dira Tourraren etapen emanaldietan

Urtzi Urkizu

Ander Izagirreren 'Mallot horia, Bilbotik Baionara' dokumentala estreinatuko dute hilaren 29an

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...