EZAUGARRIAK

2019ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Intsektu kaltegarriak baino gehiago, zimitzak deserosoak dira; egun argitan ezkutuan egoten dira, eta zaila izaten da haiek aurkitzea. Halere, prebentzioa beharrezkoa da.

Zer dira zimitzak? Intsektu hematofagoak dira: gizakien odolaren bidez elikatzen dira. Arrauzkarak dira, eta zapalak, gorriak eta iletsuak. Lau eta zazpi milimetro inguru neurtzen dute. Bizi guztian bostehun arrautza inguru jartzen ditu intsektu bakoitzak.

Non egoten dira? Oheen inguruetan egon ohi dira: oheko arropetan edota lastairen josturetan. Gaua aprobetxatzen dute ziztatzeko. Hala ere, altzarietako, lurreko edo paretetako zirrikituak ere gogoko dituzte. Etxebizitzetan ez ezik, ostatuetan ere egoten dira.

Zergatik ugaritu dira? Adituen arabera, globalizazioaren eta turismoaren eraginez egin du gora zimitzen hazkundeak. Bidaiarien esku bagajeetan sartzen dira, eta herri batetik bestera joaten. Klima aldaketak ere badu eragina: tenperatura altuagoak ugaltzeko baldintza hobeagoak eskaintzen ditu.

Zer ondorio ditu? Zimitzen ziztaden ondorioz, pikorrak ateratzen dira gorputzean, baina ez dira larriak izaten. Baliteke gorputzean sartzen duten substantzia anestesiko batek erreakzio alergikoa sortzea; horrelakoetan, osasun etxera joateko aholkatzen dute.

Zer egin izurrite bat badago? Adituen arabera, zimitzen izurriteetan espezializatuak direnenpresak dira kontrolik eraginkorrena. Lehendabizi, lurrun lehor bidezko tratamendu bat egiten dute; ostean, intsektizidak eta beste tratamendu batzuk erabiltzen dituzte.

Zeintzuk dira prebentzio neurriak? Bisitatzen diren tokietan esku bagajeak itxita eduki behar dira, intsektuak sar ez daitezen. Horrez gain, logeletan azterketa txiki bat egitea ere gomendatzen da. Garbitasuna ere kontuan hartu behar da; etxeena, zein oheko eta janzteko arropena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.