Albistea entzun

ZARAGOZA 71 - 50 ARASKI

Nahi bai, baina ezin

Araskik galdu egin du Zaragozaren aurka, eta Espainiako Kopatik kanporatu du etxeko taldeak. Hasieratik nagusitu da Zaragoza
Maria Asurmendi, baloiarekin, Markeisha Gatlingek bidea oztopatzen diola.
Maria Asurmendi, baloiarekin, Markeisha Gatlingek bidea oztopatzen diola. JAVIER BELVER / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2023ko martxoak 31

Markagailua.17-6; 34-18; atsedenaldia; 53-33; eta 71-50.

Ametsetik esnatu behar izan du Araskik. Zaragozak zaleen aupada jaso zuen, eta nagusi izan zen, hasi eta buka. Lehen zatian alde nabarmena lortu zuen etxeko taldeak, eta bigarren zati hasieran Araski suspertu bazen ere, ameskeria hutsa izan zen. Zaragozak min handia egin zuen saski azpian, eta kanpotik ere asmatu zuten, gainera. Etxekoek partida osoa jokatu zuten erasoan zein defentsan, eta merezimendu osoz lortu zuten finalerdietara sailkatzea.

Giroa gori-gori zegoen Felipe Printzea pabiloian, baina jokalariek urduri hasi zuten neurketa. Jaurtiketa asko huts eginda hasi zuten partida Zaragozak zein Araskik. Etxekoek, baina, lan bikaina egin zuten defentsako lanean, eta pixkanaka korrika egiteko aukera izan zuten, neurketako lehen aldeak hartuz. Oso defentsa oldarkorra proposatu zuen Zaragozak, eta arazoak izan zituzten Maria Asurmendik eta Flor Chagasek taldea gidatzeko. Zaragozak ez bezala, Araskik ez zuen korrika egiteko biderik topatzen, eta bost bosten aurkako jokaldietan ez zuen asmatu. Lehen hamar minutuetan sei puntu soilik sartu zituzten, eta Zaragozak saski azpian topatu zuen izarra. Markeisha Gatling nahi bezala aritu zen, eta arabarrek ez zuten gelditzen jakin.

Bigarren laurdenean ez zen partidaren norabidea aldatu. Zaleen aupada jasota bizi jokatu zuen Zaragozak, eta joko azkar horrekin jaurtiketa onak aurkitu zituzten. Asmatu ere asmatu zuten kanpoko jaurtiketetan Vega Gimenok eta Leonie Fiebichek. Arabarren artean Txell Alarcon izan zen saskira gogor joaten ari zen bakarra. Tanaya Atkinson guztiz osatu gabe iritsi da Kopara, eta hori taldeak antzeman zuen. 34-18 iritsi zen neurketa atsedenaldira, Asurmendik azken segundoan lortutako hiruko bati eskerrak.

Bigarren zatia beste modu batean hasi zuen Araskik. Asurmendiren hiruko horrekin beste tenple batean irten ziren kantxara, eta hiruko marratik asmatuta zortzi puntura hurbildu ziren lau minutuan (37-29). Une horretan iritsi zen,ordea, bigarren zatiko mugarria. Carlos Canterok hutsartea eskatu zuen, eta errieta egin zien jokalariei. Berehala aldatu zuten txipa etxekoek, eta 16-0eko partziala lortu zuten hiru minutuan: 53-29. Gatlingek maisutasunez dominatu zuen zona, eta arabarrek ezin izan zuten gelditu. Lau minutu iraun zion susperraldiak Araskiri, eta maldan gora jarri zitzaion neurketa berehala.

Azken laurdenera alde nabarmenarekin iritsi zen Zaragoza, eta Urietak zonakako defentsa bat jarri zuen (2-3). Etxeko taldearen erritmoa moztea lortu zuen prestatzaile arabarrak, baina aldea ez zen gehiegi mugitu, eta 71-50 amaitu zen neurketa.

Gernikaren txanda gaur

Gaur jokatuko dira Espainiako Kopako beste bi final-laurdenak. Arratsaldeko lehen partidan ariko da Gernika (18:00, Tdp). Uni Girona izango dute aurkari bizkaitarrek, txapelketa irabazteko faboritoetako bat. Lesioen ondorioz koxka bat behera egin du Kataluniako taldeak, baina azken asteetan egin dituzten fitxaketekin talde handi batekin iritsi dira Kopara. Gernikan berriz Julie Wojta osatu da, eta jokalari guztiak prest izango ditu Anna Montañanak.

Bestalde, Maria Eraunzetamurgilen Estudiantesek galdu egin zuen atzo Valentziaren aurka, eta hauek ere Kopatik kanpo gelditu dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Orioko arraunlariak iazko Gipuzkoako Txapelketa irabazi ondorengo ospakizunean. ©JON URBE / FOKU

Lehen helburuak jokoan

Beñat Mujika Telleria

Neguko sufrimenduak ahaztu, eta igandean hasiko dituzte arraunlariek traineruen urteko lehen txapelketa ofizialak. Zarautzen jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa. Iazko garaipenak errepikatzen saiatuko dira Orio eta Hondarribia.
 ©JON URBE / FOKU

«Pena daukat Bidasoarekin tituluren bat irabazi ez izanaz»

Julen Etxeberria

Julen Aginagaldek bihar jokatuko du azken partida erretiroa hartu aurretik, 40 urterekin, eta punta-puntan 24 urtez aritu eta gero. Kirol ibilbide luze eta oparoa egin du; irabaz daitekeen ia dena irabazi du: «harro» dago egindakoaz.
Iraia Iturregi. ©JUANJO MARTIN / EFE
Jokin Altuna, pilota batekin jolasean, Aitor Elordi aukeraketa hastear zegoen unean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Xehetasun txikietan dago txapela

Imanol Magro Eizmendi

Altuna III.ak eta Elordik antzeko pilotak hautatu dituzte finalerako. Jaurlaritzak dopin kontrola egin die finalistei. 215 sarrera gelditzen dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.