Albistea entzun

HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Gazte naturalisten koadernoa'

Basoko sekretuak

Idazlea eta ilustratzailea: Jonathan Rubinez. Argitaletxea: Sua.

Imanol Mercero -

2023ko irailak 17

Naturalista izan nahi duten haur eta gazteei begirako jakintza liburua da, ilustrazio eta argazkiz ongi hornitua. Sarrerako azalpenak eta amaierako glosario eta abarrak aparte, liburua hiru atal nagusitan banatuta dago: lehenak lurzorua eta intsektuak ditu jardungai. Bigarren atalak, zuhaitzak eta zomorroak. Hirugarren eta luzeen den atalak, basa-hegazti eta ugaztunak.

Azalpenak, bai testu bidezkoak bai irudizkoak aberatsak dira, eta, orobat, naturalismoan murgildu nahi duen jendearentzako baliabide oso aproposa dela dirudi. Liburuaren sarreran adierazten den moduan (14-15 orr.), xede irakurlea hiru adin multzotan bereizten du egiturak, alegia: 7 urtera arte; 7 eta 12 artekoa; eta 12 eta 15 urte bitartekoa. Erabiltzaileak pentsa lezake liburuaren mamia ere adin multzo horien arabera orekaz banatuta dagoela. Baina ez da hala. Jarduera gehienak 4 eta 5 urteko haurrentzat dira.

Dena den, azalpen gehienak gazte-nerabeentzako direnez, eta jarduerak adin hauei moldatzeko aukera dagoenez, esan liteke 10-15 urte bitarteko gazteek atera diezaioketela mamirik gehiena.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

EHZko kideak Kanboko gaztetxean egin duten biltzar nagusiaren ondoren ©EHZ

Arberatzen izanen da 2024ko EHZ

Ekhi Erremundegi Beloki

Gaur egin dute biltzar nagusia EHZko laguntzaileek, Kanboko gaztetxean, eta heldu den urtean Amikuzera mugitzea erabaki dute. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean izanen da festibala Nafarroa Behereko herri horretan.

Victor Erize zinema zuzendaria, atzo, Donostian, Lumiere anaiei keinu egiten dien kamiseta erakusten. ©JON URBE / FOKU

Erize: «Jatorrian, film bat ikustea kontenplazio ekintza bat zen»

Itziar Ugarte Irizar

Zinema ikustearen «esperientzia publikoa» eta aretoak defendatu ditu Victor Erizek 'Cerrar los ojos' filma aurkeztu berritan. Ana Torrent aktorearen eskutik jaso zuen atzo gauean Donostia saria
<b><em>Great absence <em>filmeko zuzendari Kei Chika-Ura eta Tatsuya Fujiaktorea, atzo, Donostian.</em> </em></b> ©JUAN HERRERO / EFE

Aita-seme batzuen elkartzea

Jone Bastida Alzuru

Kei Chika-Ura zinemagile japoniarrak dementziaren eta familia istorio baten inguruan gertatzen den pelikula bat aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean: 'Great Absence'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.