Koronabirusa. HEZKUNTZA PENTSALDIAN

Helburu komunetarako lider

Ikasleak, maskara jantzita, artxiboko irudi batean.
Ikasleak, maskara jantzita, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Eneritz Garro - Mondragon Unibertsitateko irakaslea

2020ko uztailak 22

Eskoletan COVID-19ak eragindako aldaketez hiz egin dugunean asko pentsatu dugu irakasleengan edota ikasleengan, baina askoz ezkutuago gelditu dira krisi honen kudeaketan aritu direnak. Opor osteko ikasturte berrian, bukatu berri dugun honetan egin duten legez, aurrez planteatu gabeko egoerei eta arazoei erantzun beharko diete eskolek, eta erantzun horiek zuzendaritzek proposatu beharko dituzte lekuan lekuko egoerak aztertuta. Esan beharrik ez dago, ezjakintasun egoera hauetan ez da inolaz ere erraza erabakiak hartzea eta horiek gauzatzea.

Asko hitz egin da zentroen autonomiaz egoera zail honetan irtenbideak proposatzerakoan akzio gune nagusi gisa, baina zein autonomia behar dute ikastetxeek bizi dugun egoerari aterabideak proposatzerako orduan? Tébarrek hiru autonomia modu bereizten ditu: batetik, ikastetxeek autonomia izan dezakete erabaki pedagogikoak hartzeko; bestetik, ikastetxeek autonomia izan dezakete euren irizpideen arabera antolatzeko; eta azkenik, kudeaketarako autonomia ere izan dezakete ikastetxeek, eta hor aukera dute pertsonal eta baliabideak euren erara antolatzeko. Aspaldi samar ohartarazi zigun Antonio Bolivarrek; ezarritako autonomiak, ezartzeko baliabiderik gabe, nekez aldatzen dituela jardunbideak, eta beraz, zentroetako autonomia egoerari aterabide eraginkorra emateko bide izango bada, garrantzitsua litzateke zuzendaritza taldeek horretarako tresnak eta baliabideak eskura izatea.

Autonomia gehiagorekin edo gutxiagorekin zuzendaritzek erabaki asko hartu beharko dituzte, oso epe laburrean eskoletako bizimoduan eragin nabarmena izango dutenak. Datorren ikasturtea ezjakintasun, zalantza eta kezka maila handikoa izango da, eta erabaki horien kudeaketa nola egin izango da familia, ikasle eta irakasleen ongizaterako eta asebetetzerako gakoetako bat. Lidergo handia eskatzen duen momentua da hau, nolanahi ere. Lidergoaz diharduten azken lanek azpimarratzen dutenez, liderrei dagokie inplikaturiko pertsonak motibatzea eta animatzea euren onena eman dezaten helburu komunak lortze aldera, eta ez horrenbeste aurreikustea edota agintzea bakarrik. Horrek eskatzen du lidergo banatu bat, zeinetan lidergoa gauzatzen den ez bakarrik zuzendaritzatik, baizik eta taldeko kide guztien aldetik. Ezin dugu ahaztu, gainera, kasu askotan eskoletako zuzendaritzak osatzen direla klaustroko kideen artean aukeratuta eta beti ez euren erabakiz; beraz, ez da askorentzat erraza izango oraingoaren moduko egoera baten lider izatera deituak egotea. Hala, garrantzitsua izango da pertsona horiei sostengua eta babesa eskaintzea euren lana ahalik eta errazena eta ondoena egin dezaten, horretan ere norbaitek hartu beharko du lidergoa. Lider txiki eta handi askoren baturak lagunduko ahal digu datorren ikasturtean guztion helburu komun nagusia lortzen: ikasleei eskaintzea euren garapena eta zaintza bermatuko dituzten testuinguru osasuntsuak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

18 kasatzeman dituzt azken ordueta Zangozan. ©Iñigo Uriz/FOKU

Beste neurri batzuk hartuko dituzte Zangozan

Berria

Azken orduetan, 18 positibo atzeman dituzte han. Hego Euskal Herrian, 234 positibo izan dira.

Kaltzda Zahar eguneko zenroa, Bizkaian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Eguneko zentroak irekiko dituzte gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Berria

Zahar etxeetako murrizketek abuztuaren 9ra arte jarraituko dute indarrean.

Hiru pertsona maskara jantzita ©Jon Urbe / FOKU

Gazte Kontseiluak sare sozialetan kanpaina bat hasi du maskarak erabiltzera deitzeko

Aloña Beraza Peña

Bi bideo egin dituzte eta sare sozialetan, telebistan eta komunikabideetan zabalduko dira.

Koronabirusaren agerraldiak

Koronabirusaren agerraldiak

Berria

Koronabirusaren aurreneko olatua makaldu eta konfinamendua arintzen hasi ondoren, agerraldi gehiago izan ditu COVID-19ak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna