Maisua izan da rock eta twist generoari dagokionez Johnny Halliday (Paris, 1943-2017) musikari frantziarra. Martxoan diagnostikatu zioten biriketako minbiziak jota zendu zen atzo. Ez zuen inor epel uztea atsegin. Rock-and-rollaren filosofia erabat barneratuta zuen, eta horren arabera bizitzea maite zuen. Izugarri artista arrakastatsua izan da. 50 urte egin ditu musikari moduan, eta denbora horretan 100 milioi disko baino gehiago saldu ditu.
Sarritan esan izan da Hallyday zela Frantziako Elvis Presley. Hain zuzen ere, haren Loving You abestia entzun ondotik erabaki zuen musikaria izan nahi zuela. 1960an kaleratu zuen lehen lana izan zen Hello Johnny diskoa. Urtebete geroago, Let's Twist Again abestiaren frantsesezko bertsioarekin (Viens danser le Twist) lortu zuen arrakasta, lehenengoz. Estudioko 46 disko eta zuzeneko 25 disko kaleratu zituen, eta lan horiengatik platinozko hemezortzi disko irabazi zituen. Hallydayren abesti asko, belaunaldi baten ereserki ere badira, Rester vivant, O Carele eta Noir c ést noir adibidez.
HILBERRIA. Johnny Hallyday
Rock-and-rolla zainetan

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu