Albistea entzun

Erronkei nola heldu

Istanbulgo hitzarmenari eta hark ezarritako erronkei buruz mintzatu dira Rosell eta Etxeberria, indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak egokitzea helburutzat hartuta.
Victoria Rosell, atzo egindako aurkezpenean.
Victoria Rosell, atzo egindako aurkezpenean. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iosu Alberdi -

2022ko irailak 13 - Donostia

Prebentzioa, babesa eta erasotzaileak pertsegitzea. Horiek dira Istanbulgo hitzarmenaren hiru oinarriak, eta horiek lortzeko egindako urratsetan eta falta direnetan jarri dute begirada Emakumearen aurkako indarkeria: Istanbulgo hitzarmenaren inguruko erronkak ikastaroan. Hasiera ekitaldiaren ostean, Victoria Rosell Genero Indarkeriarako Espainiako Gobernuko ordezkaria eta Patxi Etxeberria EHUko Zuzenbide irakaslea izan ziren hitza hartzen lehenak, hitzarmenaren egokitzapen on baterako pausoak zehazteko asmoz.

«Emakumeen giza eskubideak eta haien aurkako indarkeriak kontuan hartzen dituen lehen hitzarmen handia» da Istanbulgoa, eta hala ulertu behar dela adierazi zuen Rosellek. Etxeberriak, berriz, uste du haren oinarrian dagoen filosofia dela azpimarratu beharrekoa: «Emakumeen aurkako indarkeriak izaera integrala duela nabarmentzen du. Gizonen eta emakumeen arteko desberdinkeria historikoan oinarrituta, konponbidea benetako berdintasunarekin iritsiko dela dio». Izan ere, indarkeria fisikoa bakarrik ez, emakumeen aurkako diskriminazio eta indarkeria ekintza oro kontuan hartzeko deia egiten du testuak.

Rosellek prebentzio eta sentsibilizazio politiken garrantzia nabarmendu zuen, batez ere gizonentzat eta haurrentzat egindakoena, «aldaketa kultural bat» bultzatzeko. Adierazi zuen administrazioko adar guztien oinarrian egon behar duela halakoak sustatzeak: «Berdintasun Ministerio bat existitzen den arren, genero indarkeriaren aurkako borrokak transbertsala izan behar du». Era berean, baina, onartu zuen erakundeen arteko koordinazioa dela «gainditu gabeko irakasgaietako bat».

Hitzarmenak jasotako indarkeria moten artean, Rosellek azaldu zuen 2020ko Grevio txostenak estatuaren «aitzindaritza» aitortu zuela bikote barruko indarkeriari dagokionez. Txostenak, baina, kritikatu zuen egoera ez dela berdina gainerako bortizkeriei dagokienez. «Erronka handiak daude», onartu zuen Rosellek; besteak beste, sexu indarkeriaren arloan. 2016ko sanferminetako bortxaketa jarri zuen adibide gisa gobernuaren ordezkariak: «[Txostenak] Deitoratu egiten du abusu gisa kalifikatzea, eta ez bortxaketa gisa, biktimek onarpenik eman ez duten kasuak, baita intimidazio egoera argietan ere». Halere, uste du Moncloa bultzatzen ari den aldaketak lagungarri izango direla egoera bideratzeko; hala nola Sexu Askatasuna Bermatzeko Legea.

Etxeberriaren hitzetan, estatuan Istanbulgo hitzarmenean jasotako exijentziak betetzen dira «formalki», baina jarduteko modua zigortze eremuarekin lotuta dago. «Lan asko dago egiteko prebentzioan eta babesean», azaldu zuen.

Epaileen lanean zentratuta, berriz, bere egin zituen Grevio txostenak egindako zenbait kritika, eta esan zuen genero indarkeriaren aurkako epaitegiak «ia esklusiboki» erreparatzen dietela aurretiazko harremanak egon diren kasuei. Era berean, salatu zuen prozesu judizialetan gehiegizko protagonismoa hartzen duela biktimaren testigantzak. «Hitzarmenak dio pertsegitzea ezin dela baldintzatu biktimaren salaketaren arabera. Ofizioz pertsegitu behar dira», azaldu zuen. Kontrakoak, irakaslearen arabera, biktima «bigarren aldiz biktimizatzea» eragingo luke.

Etorkizuna, kolokan

Rosellek eta Etxeberriak Europako Batasunak Istanbulgo hitzarmenaren inguruan erakutsitako jarrera ere aztertu zuten: oraingoz ez du bat egin hitzarmenarekin. «Egoera zail batean gaude», azaldu zuen Genero Indarkeriarako ordezkariak. Adierazi zuen «talde kontserbadoreek» presio egin dutela hitzarmenaren aurka, eta Hungariako, Poloniako eta Bulgariako gobernuek erakutsitako jarrera horren lekuko dela.

«Zerbait karraskatzen ari da hainbat herrialdetan», gehitu zuen Etxeberriak. Hark Turkia aipatu zuen, estatu hark hitzarmena alboratzea erabaki baitzuen. Halere, uste du halakoak sustatzen dituzten indarrak ez direla hain urrunekoak: «Ikara ematen dit esateak, baina badaude emakumeen aurkako indarkeriaren negazionistak, eta haiek topatzeko ez da Turkiaraino joan beharrik».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazioa, Iruñean, iaz azaroaren 25ean. / ©Jagoba Manteroa, Foku

Gizon batek urruntze agindua hautsi eta labanaz eraso die emazte ohiari eta hiru seme-alabei Eguesibarren

Jon Ordoñez Garmendia

Alaba nagusia buruan zauritu du labanarekin. Emakumeak eta beste bi seme-alabek ihes egin ahal izan dute. Gizonak bigarren solairutik behera bota du bere burua. Mugimendu feministak asteazkenean biltzera deitu du, erasoa gaitzesteko.

Milaka herritarrek parte hartu zuten protestan, atzo, Baionan. ©Patxi Beltzaiz

Bigarren etxebizitzen kontrako manifestua aurkeztu dute Baionan

Ekhi Erremundegi Beloki

3.500 pertsonatik gora elkartu dira Herrian Bizi plataformaren mobilizazioan. Abisatu dute heldu den urtetik aitzina ez dute bigarren etxebizitza berririk onartuko

Iruñeko Buztintxuri auzoa, artxiboko argazkian. / ©Aritz Loiola, FOKU

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, emakume bat bortxatzea egotzita

Jon Ordoñez Garmendia

Erasoa duela bi aste gertatu zen, Buztintxuri eta Sanduzelai auzoen artean trenbidea zeharkatzeko lur azpian dagoen pasabide batean.

Gabi Arestegi, Herrian Bizi plataformako kidea. ©BERRIA

«Etxe batzuen erabilpenak ez dira gehiago onargarriak»

Iñaki Etxeleku - Ipar Euskal Herriko Hitza

Herrian Bizi plataforman sartua da hastetik Gabi Arestegi. Indar harremana atxiki nahi dute gaiarekin.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.