Albistea entzun

KRITIKA. Opera

Utzi nahaspila bere horretan

Marta Garcia -

2023ko urtarrilak 31

'Così fan tutte'

Zuzendariak: Oliver Diaz (musika), Marta Egilior (eszena). Abeslariak: Vanessa Goikoetxea (Fiordiligi), Serena Malfi (Dorabella), Xabier Anduaga (Ferrando), David Menendez (Guglielmo), Pietro Spagnoli (Don Alfonso), Itziar de Unda (Despina), Ruben Jimenez Rosco (aktorea), Euskadiko Orkestra, Bilboko Opera Abesbatza. Egitaraua: W. A. Mozarten Così fan tutte. Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia. Eguna: Urtarrilak 27.

OLBE Opera Lagunen Bilboko Elkartea hirugarren ekoizpena aurkezten ari da egunotan, Bilbon: Wolfgang Amadeus Mozarten Così fan tutte drama barregarria. Hasieratik esango dut Oliver Diazen musika-zuzendaritza eta Marta Egiliorren eszena-kontzepzioa obra honen arintasunarentzat galga izugarria suertatu zirela. Musikan tempi motel eta astunak gailendu ziren, tarteka desegonkortasuna sortu zutenak. Eszenan, bestetik, belle époque-an kokatutako eklektizismo ulergaitza nagusitu zen, hutsegite handia sortuz: eszenatokia hainbat elementurekin betetzen da, eta, aldiz, espazioa ez da erabiltzen.

Mozarten operan, baina, pertsonaiek garrantzia handia dute, bere baitan eta euren arteko harremanetan, eta hor bazegoen luzimendurako osagairik. Bi ahizpak fin aritu ziren, bai duoetan, bai arietan. Goikoetxeak Come scoglio ederra eskaini zuen, tesitura zabalean dantzan, eta Malfiren erdiko erregistro goxoa entzun genuen E amore un ladroncello zatian, Sigmund Freuden itxurak egiten zituenaren aurrean barreak hustuz. Zenbat nahaste. Tamalez, bi zuzendaritzen batura oztopo larri bilakatu zen Despinaren Una donna a quindici anni arian: bi metro baino gehiagora zabu batean zintzilik, De Undaren ahaleginak ezin izan zion bihurrikeriari distirarik atera. Spagnolik filosofo zaharraren planta onak egin zituen, eta Menendezek, berriz, Guglielmoren rolak duen alderdi komikoa argitu zuen. Anduaga Ferrando liluragarria izan zen, besteak beste, Un'aura amorosa arian dinamika eta ñabardura sorta sinestezina erakutsiz.

Ezaguna bezain harrigarria da Mozartek gai erotikoekin zein koprologiarekin zuen obsesioa: puzkerrak eta kaka nonahi agertzen dira bere gutunetan. Are gehiago, askotan eskatologia eta sexua elkartu egiten zituen, adibidez bere lehengusinari bidalitako eskutitzetan. Iruditzen zait Mozarten Così fan tutte hobeto ulertuko genukeela ume-jolasaren eta musika-jeinuaren gertutasunaz kontziente bagina, taulari alferrikako elementuak erauzi eta katramila aldrebesa bere baitan onartuz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Musika estilo askotara zabaldu da trikitia azken urteotan. Irudian, Neomak taldearen kontzertu bat, Durangon (Bizkaia). ©RAUL BOGAJO / FOKU

INFERNURAINOKO SUSTRAIAK DITU

Olatz Enzunza Mallona

Euskal kulturan errotuta dauden musika tresnetako bat da trikitia. Euskal Herriko plazetan zein musika eskoletan bizi-bizirik dago oraindik ere, eta, tradizioa alde batera utzi gabe, musika estilo gehienetara ere zabaldu da azken hamarkadetan. Transmisioan dago gaur egun kezkarik handiena.
 ©IRATXE ETXEANDIA

«Trikitiaren errealitatea ez dator bat gizarteak irudikatzen duenarekin»

O. Enzunza Mallona

Trikitiaren ibilbidea eta iruditeria kolektiboa ari da ikertzen Gontzal Carrasco bere doktoretza tesian. Tradizioaz gainera, instrumentuaren «beste errealitate batzuk» erakusteko beharra dagoela nabaritu du.
Bere diskoei osotasun tematikoa edo musikala eman izanagatik nabarmendu da Andy Shauf. ©BERRIA

'Norm', jazarle baten istorio zatikatua

Mikel Lizarralde

Andy Shauf musikari kanadarraren bakarkako ibilbideko seigarren diskoa da 'Norm', kantuz kantu obsesio toxiko baten kontakizuna egiten duen lan leun eta detailez betea.

Hazi eta hazi

Julen Azpitarte

Argitalpena: Planb-rec.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...