Albistea entzun

Kataluniako prozesu subiranista. Epaiketa. IRITZIA

Epaiketa baterako ikasbideak

Laia Altarriba - Kazetaria

2019ko otsailak 15

Inoiz ez gara berriro izango 2017ko udazkena baino lehenago ginen bezalakoak. Kataluniako mugimendu independentista heterogeneo eta txit zabalekook ikasi genuen zer esan nahi duen estatu bati ez obeditzeak, eta zer esan nahi duen herriak bere burua prestatzea eskubide kolektiboak erabiltzeko, bizilagunen artean. Ikasi genuen geldiezinak garela elkartzen garenean. Zer esango dizuet, bada, nik! Euskaldun askok eta askok lagun egin zeniguten egun haietan, eskolak babestuz eta haurrideen tankeran mobilizatuz.

Egun haietan bertan, ordea, ohartu ginen, kolpeka ohartu ere, nolakoa den Espainiako Estatua mozorroa kentzen duenean. Eta ohartu ginen nazioarteko legediak onarturiko eskubide bat aldarrikatzea ez dela aski eskubide hori erabili ahal izateko. Jendea lasaitu nahian auto baten gainera igoz gero kartzelara joan zaitezkeela. Parlamentuan eztabaida politikoari bide emateagatik giltzapean sar zaitzaketela. Eta dagoeneko bederatzi preso politiko ditugula, bederatzi erbesteratu eta mila auzipetu baino gehiago.

Euskal Herrian aspaldi dakizue zer dagoen Espainiako Estatuaren itxura demokratikoaren atzean gordeta. Komunikabideak itxi dizkizuete, alderdi politikoak eta organizazio sozialak legez kanpo utzi, senideak eta lagunak behartu milaka kilometro egitera zuen preso politikoak bisitatzeko, urtebete espetxeratu pintaketa bat egiteagatik, legerik zorrotzena ankerkeriaz ezarri gazteei, taberna bateko liskar bategatik.

Batzuetan, bat lotsagorritu egiten da, oso lañoak izan garelako gizarte gisa. Eta, era berean, estatua zein bihozgabea den aldez aurretik genekienok ez garelako gai izan gure bizilagunei horretaz ohartarazteko, inork haien etxeko atea jo baino lehen.

Hasi berria da Madrilgo epaiketa. Auzi horretan, akusatuen aulkian esertzen direnak ez ezik, 2017ko urriaren 1ean desobeditzen ausartu ginen guztiok ere epaituko gaituzte, botoetatik atera zen mandatuari uko egin ez diogun guztiok.

Benet Salellas abokatua da, Jordi Cuixart defendatzeko taldekoa, eta argitara eman berri du Jo acuso. La defensa en judicis polítics liburua [Salatzen dut. Epaiketa politikoetako defentsa]. Lan horretan, begiratu bat eman die historia garaikideko epaiketa politikoei. Besteak beste, Burgosko Prozesuari. Orduan, jakin zenuten erregimena babesteko pentsatutako epaiketa hura nola bihurtu frankismoa barnean eta nazioartean auzitan jartzeko prozesu.

Atxiki dezagun gogoan. Oraingo honetan, ez gaitezen berandu ohartu. Ikas dezagun zuengandik, eta bumeran bihur dezagun epaiketa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ainu etniako hainbat kide dantza tradizional bat egiten, Kimitsu mendietako egoitza batean, Tokiotik 60 kilometrora, artxiboko argazki batean. ©E. K. BROWN / EFE

Hokkaidoko indigenen susperraldia

Josep Solano

Ainu herriak gutxienez bi mila urte daramatza Japonia iparraldeko eta Asia ekialdeko uharteetan; baina Tokioko gobernuak orain aitortu du komunitateak «hizkuntza, erlijio eta kultura propioak» dituela.

Volodimir Zelenski, herenegun, agerraldi batean. ©EFE

Zelenskiren arabera, Ukrainako indarrak kontraerasorako prest dira

Igor Susaeta

Ukrainako presidenteak adierazi du uste duela «arrakastatsua» izango dela. Beste hiru lagun hil dituzte Errusiako Belgorod eskualdean

Protestak Tbilisin, hegaldiak berrezarri zituztenean. ©ZURAB KURTSIKIDZE / EFE
Ezbeharra Balasore hiriko geltokian, drone batetik hartutako irudian. / ©Indiako Hondamendien Bulegoa - EFE

Gutxienez 288 pertsona hil eta 800 zauritu dira Indian, tren istripu batean

Jon Ordoñez Garmendia

Trena bat bidetik atera da eta beste tren batek jo du ondoren. Mende honetan Indian izan den tren istripu larriena izan da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...