MURRIZKETAK

2019ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Abuztuaren 24tik 26ra G7aren gailurra izango da Miarritzen, eta bilkura horrek hainbat murrizketa ekarriko ditu errepideetan eta garraio publikoan.

Errepideak

Miarritze. Herri inguruko errepide gehienak itxita egongo dira. A-63 autobidea erabiltzeko gomendatu diete herritarrei, doan izango baita Miarritzeko laugarren irteeraren eta Baionako seigarrenaren artean.

Muga. Kontrolak izango dira Biriatun, Behobian, Santiago zubian eta Dantxarinean. Beharrezkoa ez bada muga ez pasatzeko gomendatu dute.

Kamioiak. 7,5 tonatik gorako kamioiek debekaturik izango dute Biriatu eta Saint Geours de Maremne artean ibiltzea, 24an 07:00etatik 20:00etara, eta 25ean 00:00etatik 08:00etara. Astelehenean, 11:00etatik 18:00etara, debekaturik izango dute 19 tonatik gorako kamioiek edota karga leherkorra daramatenek.

garraio publikoa

Trena

Baiona, Miarritze, Getaria, Bokale eta Hendaiako hondartzako tren geltokiak itxita egongo dira 23tik 26ra.

Eskualdeko trenak (TER) ez dira ibiliko abuztuaren 23tik 26ra.

Abiadura handiko trena Donibane Lohizunen eta Hendaian soilik geldituko da.

Euskotreneko topoa ez da Hendaiaraino iritsiko hilaren 18a eta 26a bitartean. Azken geltokia Ficoban izango du.

Autobusa

Baionan, Miarritzen eta Hendaian ez dute geldialdirik egingo distantzia luzeko autobusek.

Chronoplus eskualdeko autobus zerbitzua martxan egongo da, baina aldaketak izango dira ibilbideetan.

Kontragailurrak dirauen bitartean (21-23), autobus zerbitzu bereziak egongo dira. Urruñako kanpalekua eta Ficoba lotuko dituzte.

Aireportuak

Miarritze. Aireportua itxita egongo da 23tik 26ra. Egun horietan, autoak ezingo dira aparkaturik utzi han.

Hondarribia. Aireportua ez da itxiko. Bidaiarientzako hegaldietan ez da murrizketarik izango, baina komertziorako hegazkinak eta hegazkin pribatuak ezingo dira aireratu gailurraren egunetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.