HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Txoriburu'

Buru askea

Idazlea: Alicia Escribano. Ilustratzailea: Patricia De Blas. Itzultzailea: Amaia Apalauza Ollo. Argitaletxea : Denonartean.

2022ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Tapa gogorreko liburua da, tamaina estandarrekoa (21x17 cm) eta 36 orrialdekoa.

Ipuina da, pertsona errealak eta hegazti basatiak agertzen dituena, ezohiko interakzioan.

Istorio aldarrikatzailea da, haurtzaro zoriontsua jomuga duena, baita giza kondizio buru-askeagoa ere. Asmoa gauzatzeko txoriburu adjektiboaren esanahiarekin jolasten dute.

Protagonista Simona da, 8 urteko neskato nekaezina. Bere ezaugarririk bitxiena burua txoriz betea izatea da. Ez nolanahi, ordea: benetako txoriak ditu ile artean.

Simona pozik bizi da adiskide lumadunak buruan dituela, baina ingurukoek ez dute berdin bizi. Gurasoek ezin dute eraman, hainbeste kantu buru nahasle, hainbeste luma-zirin nonahi. Hartara, bide gogorretik jotzea erabaki, eta ornitologo bat ekartzen dute, neskatoaren burua txoriz garbitzeko. Simonak ez du batere ongi hartzen buru garbitze hori eta, txoriek airean hartuta, ihes egiten du leihotik barrena. Itzultzean gurasoek gozo hartzen dute, eta irtenbide asegarri bat hitzartzen.

Ilustrazioek kontakizunaren tonua ezartzen laguntzen dute, eta hainbat pasarte azpimarratzeaz arduratzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.