Nerea Zusberro Alberro.
Qatarko Munduko Kopa. HARMAILATIK AULKIRA

Hegalen arteko lehia

2022ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Marokok finalean egon nahi du, eta irabazi. Horrela esan du Walid Regraguik, Marokoko hautatzaileak, Frantziaren aurkako partidaren aurretik. Munduko Kopa hasi baino lehen, multzoen fasean aritzea ez zen nahikoa Regraguirentzat. «Ez gara hona etorri bakarrik hiru partida jokatzera», esan zien jokalariei. Oso serio hartu dute. Finalean egoteko, egungo txapeldunari irabazi behar diote gaur.

Imajina dezagun Marokoren eskuin hegala eta Frantziaren ezkerra. Achraf Hakimi eta Ziyech Theo Hernandezen eta Mbapperen aurka izango dira, bakoitzaren hegalik indartsuena aurrez aurre. Han gertatuko da magia, baita txinpartak piztuko ere.

Marokok kanpotik ateratzera behartuko du Frantzia. Frantziarrek onartu egingo dute hori, Portugalek bezala, erdigunean gutxiengoan ez egoteko. Ia ziurtasun osoz ezkerreko alboa aukeratuko dute. Espainiaren aurka ikusi genuen bezala, Marokok ez du sufritzen baloi-jabetza luzeen aurrean; beraz, Frantziak eraso azkarrak bilatuko ditu. Mbapperengana eramango du baloia, ahalik eta azkarren.

Trantsizioetan egongo da zalantza. Marokok Theoren posizio altua baliatu ahal izango du. Baina Achrafek kontraerasoa hasteko askatasuna izateak balizko joan-etorri baten aurrean babesik gabe geratzea ere esan nahi du. Frantziak afrikarrek jokaldia bukatu baino lehen lapurtzen baldin badu baloia, Mbappek erraztasun handiak izango ditu. Hortaz, zenbateraino arriskatuko du Marokok kontraerasoetan?

Marokok deitutako 23 jokalarietatik zortzik Frantziako pasaportea dute. Marokorentzat, bada dibertsiorik ez duen partida bat: gaurkoa. Goazen gu geratzen zaigun apurrarekin gozatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.