HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Lima: Urrezko guraizeak'

Sekretuak

Idazlea: Miren Gorrotxategi. Argitaletxea: Elkar.

2023ko irailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eleberri honek Lima pertsonaiaren bigarren abentura ekarri digu. Lehenengoan, gogoratuko duzue, nerabe protagonistak bere burua eraldatzen ikusten du; ez soilik nerabe arruntek bizi dituzten aldaketa-garai aztoragarrian murgiltzen delako, baizik eta eguraldian eragiteko duen ahal misteriotsuak bidaia iniziatiko sakon batera eramaten duelako, zer eta Mari jainkosa beraren alaba dela deskubritu arte.

Oraingoan ere, sekretu da Limaren bigarren eleberri honen gako-hitza, haren gainean eraikitzen da kontakizuna. Asmoa da irakurleak jakin ez dakien eta jakin nahiko lukeen misterio horri heltzea izatea aurrera jotzeko eduki dezakeen motiboa. Estrategia hau bestelako motibazio batzuen kaltetan izan arren, pentsatuz ziurrenera ez dela beharrezkoa pertsonaien garapena edota kontakizunaren barne-eraikuntza aberatsago bat.

Kontuak kontu, eleberrietan hasiberri direnek irakurketa erraz eta entretenigarria topatuko dute bertan, pertsonaia kopuru neurritsuarekin, tramaren haria zuzen helburuari begira jarrita, Mari bezalako pertsonaiaren xarmarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.