GAKOAK

2019ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Euskaraldiaren oinarrian hizkuntza ohiturak aldatzeari buruzko teoriak daude. Hain justu, ariketaren bidez «kultura soziolinguistiko berria» zabaldu nahi dute. Hona gakoak:
1. Posible da. «Desaktibatu beharko litzateke hizkuntza ohiturak aldatzea oso zaila delako ustea. Mezu eraikitzailea zabaldu behar litzateke, azpimarratuz zer baldintza sozial prestatu behar ditugun ohitura aldatzeko prozesua errealista izan dadin».
2. Ulertzen dutenak. «Praktika arrunta bihurtu beharko litzateke euskaldunek euskaraz egitea euskaldun hartzaileei [ulertzen dutenei], haiek euskaraz egiteko zailtasunak eduki arren».
3. Ele biko elkarrizketak. «Euskaraz egin nahi duenak prest egon beharko luke ele biko elkarrizketei eusteko».
4. Ulermena. «Euskararentzat hizkuntza eremu trinkoak zabaltze aldera, ulermen unibertsalaren beharra ezarri beharko litzateke lehentasuntzat».
5. Lehen hitza. «Ohikoa izan beharko luke ezezagunei lehen hitza euskaraz egiteak».
6. Erabilera eta erabilera. «Ez dago ihesbiderik: erabilerak erabilera elikatzen du. Euskararen erabilera, helburua baino gehiago, prozesu osoaren motorra eta eragilea da».
7. Helduak. «Helduek dute haur eta gazteentzat hizkuntza eredu izatearen ardura. Ez du zentzurik besteei eskatzeak norberak egiten ez duena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.