Erantzukizun eske Johnsoni, festengatik

2022ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Erresuma Batuko lehen ministroaren kabineteko idazkariorde Sue Grayk atzo atera zuen argitara 2020an eta iaz —pandemia betean— gobernuaren egoitzan egin ziren festei buruzko behin betiko txostena, eta, horretan, zeharka bada ere, beren erantzukizuna aitortzeko eskatu die Boris Johnson gobernuburuari eta haren kabineteko idazkari Simon Caseri.

Grayk dokumentu horretan jaso duenez, «buruzagi gorenek, politikoek eta administratiboek erantzukizuna beren gain hartu behar dute [alkohol eta festa] kultura honengatik». Baina txostenaren izaerak berak ez du Johnson horretara behartzen, idazkariordeak argazkiak, mezuak eta bideoak aztertu baititu eta haren ikerketa ez baita zigor espediente bat.

Hain justu, Johnson horretaz baliatu zen bere burua defendatzeko Komunen Ganberan egin zizkioten kritiken aurrean; laugarren aldiz barkamena eskatu zuen afera horregatik, eta batez ere atzo argitara ateratako txostenaren bertsioak dioelako «errespeturik eza» nagusi izan zela gobernuaren egoitzako garbitzaileekiko eta segurtasun taldeekiko.

Oposizioko alderdiek dimisioa emateko eskatu zioten Johnsoni, baina hark ez du horretarako asmorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.